Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbide Sarea enpresa publikoak eten egin du Iparragirre Eraikuntzak enpresa goierritarrarekin zeukan kontratua. Erdi eginean utzi dute geltokiko azpiegitura, trenbidea martxan jartzeko falta diren sei urteen aurreikuspenean mantentze eta zainketa kostuak saihesteko.
Pertsona bat atxilotu dute Legazpin zortzi autotan kalteak egiteagatik eta Laubide auzoko baserri batean sartzeagatik
Beasaingo herrigunean, tren geltokiaren parean aparkatuta zegoen auto batek su hartu zuen atzo arratsaldean. Ke beltz handia zabaldu zen berehala, eta ezbeharrak, ikusmina sortu zuen; baita kezka ere, handik gertu umeentzako jolastoki bat baitako. Hamar minuturen buruan iritsi ziren suhiltzaileak eta berehala kontrolpean izan zuten sua.