Gure Esku Dago ekimenaren barruan Gizakatea egitasmoa azalduko dute larunbat honetan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Goizeko 11:30ean egingo dute aurkezpena eta bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez honako web orrialdean: http://doodle.com/gh9tykiwrtwy9cpz . Gizakatearen inguruko informazio gehiago gaurko papereko Hitzan. Sakatu hemen ikusteko.
http://youtu.be/c9mQsNLt59s Gure esku dago ekimenak ekainaren 8an egingo duten gizakateari begira, aurkezpen ekitaldia egin dute asteburuan Beasainen. 300 lagun inguru bildu ziren Usurbe antzokian. Ibilbidea osatuko duten metroak erosteko aukera dago, eta 130 lagunek eman dute dagoeneko izena. Ekitaldian, Beasaingo Ikastolako umeek 'Gure esku dago' kanta abestu zuten.
http://youtu.be/INUkQprOIWI Gure Esku Dago ekimenak antolatuta ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egingo den Gizakatea aurkeztu dute, atzo iluntzean Seguran, eta gaur eguerdian Legazpin. Aurkezpena egiteak gain, Seguran, kandelatxoekin Gure Esku Dago ekimenaren logoa irudikatzen saiatu ziren, baina, haizeak ez zuen halakorik egiten utzi. Hala ere, ekitaldiaren amaieran, plazan zeudenek gizakate bat osatu zuten, plaza buelta guztia jendez betez. Aurkezpenetan, Gizakaterako nork bere metroa erosteko aukera izan du bi herrietan.