
Gabirian larunbatean jokatuko diren bi karreretan 275 lagunek parte hartuko dute. Irteera-orduak ordu erdi aurreratu dituzte; luzea 09:00etan eta motza 09:30ean. Leharrei Txikia ere badago.

Skyrunner World Series munduko kopako bigarren proba izan da. Aitor Zunzunegi legorretarra 13. postuan helmugaratu da.

Urriaren 13an egingo da mendi lasterketa, Gorostiaga inguruan. Goierri Trail Koparako puntuagarria izango da.

Maiatzaren 25ean egingo dute, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Euskal Herriko alpinista eta eskalatzaile onenek parte hartuko dute.

Larunbatean jokatu zen Xabier Mendizabalen Oroimenezko XI. Mendi Lasterketa Arriaranen. Ibilbide luzea (23 km) 125 mendi korrikalarik osatu zuten, eta laburra (11 km) 95 lagunek. Sailkapenak eta bideoa, albiste barruan.

Xabier Mendizabalen oroimenezko lasterketa jokatu da gaur arratsaldean Arriarango plazan hasita eta bertan bukatuta. Haurren lasterketak ere egin dira.

Astean zehar, egunero mendiarekin lotutako ikus-entzunezko bat ari dira ematen, Arerian. Alberto Urtasunen txanda da gaur, Mikel Saez de Urabainena bihar. Urtemuga ekitaldia etzi da.

Legazpiko Zuhaitz eguna egin zuten atzo goizean, eta 30 inguru legazpiarrek parte hartu zuten. 50 haritz eta 50 ametz landatu zituzten.
