
Seigarren edizioa beteko du aurten Aizkorpeko lasterketak. Goierri Trail Kopako seigarren proba izango da, beste hiruren faltan. Guztira, 230 bat korrikalari espero dituzte.

Espainiako mendi lasterketa txapelketan lortutako emaitza onagatik, Euskal Selekzioarekin parte hartuko dute Munduko Kopan.

Gida bat osatu dute 25 ibilbide proposatuz. Sua Edizioak argitaletxearekin kaleratu dute liburua. Hainbat legazpiarren laguntza izan dute abelbideak ezagutzeko.

Ataungo San Martingo plazan 8:00etan elkartuko dira, eta Errekabeltzeko langan, 8:45ean. Bertaratzeko asmoa dutenek e-posta bidez jakinarazi behar dute. Ganbotxiki eta Uzkuiti artean egingo dute landaketa.

Emakumeei zuzendutako lehenengo 'Zegama Salomon Camp' egingo dute asteburuan. Kirola, aisia eta natura ditu oinarrian egonaldiak. Oihartera eta Aranburu gaztandegira bisitak.

Esprint distantzia laburragoan, Jokin Tolosa anoetarra eta Lara Estebanez legazpiarra nagusitu dira. Trail luzean, zazpi minutu hobetu du Zubizarretak marka, eta 1:55:43 orduan utzi du.

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: 'Akertegi' (160 metro, M5) eta 'Hire amak baleki' (330 metro, M6).

Goierri Trail kopako laugarren proba jokatu zen larunbatean Arriaranen, Xabier Mendizabalen oroimenezko 10. mendi lasterketa. Albiste barruan dituzue trail eta sprint mailako bi lasterketen bideoak, Gotzon Aranburuk eginak.
