Azaroaren 25a iruditan

Goierri mendiz mendi

Calvillo eta Elorza irabazle Arriarango mendi lasterketan

Lasterketa motzean Iker Imaz aguraindarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra izan dira helmuga zeharkatzen lehenak.

Xabier Mendizabalen omenezko Arriaran mendi lasterketa larunbatean izango da

220 korrikalari inguru espero ditu antolakuntza taldeak. Goierri kopako laugarren lasterketa izango da.

AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotunea Aralartik egitea ez dago baztertuta oraindik

Espainiako eta Nafarroako gobernuek Aralarren prospekzio eta azterketa geologikoak egitea adostu zuten joan den irailean. Milioi bat euroko aurrekontua du azterketa lan horrek.

Iñaki Gurrutxaga

Alex Txikon Lazkaon izango da gaur, Manasluko neguko igoera Mendi Astean erakusten

Amalur elkarteak Mendi Asterako bi emanaldi antolatu ditu, Arera antzokian. Txikon gaur, eta Maialen Rojo gasteiztarra asteazkenean.

Egea eta Osa irabazle UZ Trail lasterketaren 8.edizioan

UZ Trailen 8.edizioa egin dute gaurkoan Zumarragan eta Urretxun eta garaipena herrian geratu da gizonen kategorian, Aritz Egearen lorpenarekin. Malen Osa oñatiarra izan da emakumezkoetan irabazlea.

Egeak, Sanzek eta Mujikak UZ Trailen parte hartuko dute

Lasterketa igande honetan izango da Urretxun eta Zumarragan. Euskadiko txapela jokoan egongo da. Argazki lehiaketa antolatu dute ikusleentzat.

Asier Zaldua

Zegama-Aizkorriko dortsalen zozketan izandako akatsa argitu du antolakuntzak

Ostiral arratsalde-iluntzean egin zen zozketa Zegaman, eta aldez aurreko egiaztapen-proba teknikoaren zerrenda argitaratu zuen.

Iñaki Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa