http://youtu.be/N2rMPB4Kl5E Sagardoaren astea ospatzen ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Urteroko ekitaldietako bat, sagarra jotzea izaten da. Kirikoketaren bidez, sagarra jotzeaz gain, erritmo ezberdinak nola egiten dituzten azaldu dute.
Igartubeiti baserriko Sagardo Astea abian da. Hasiera emate ekitaldian Martin Garitano Diputatu Nagusiak, Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu dute. Aldundiak sagardo lehiaketako diplomak banatu ditu eta, ondoren, txalaparta jo dute eta dolarea martxan jarri. Hurrengo egunetan hainbat ekitaldi egongo dira.