Kizkitzako Amaren egunean erromeria egingo dute ermita inguruan datorren larunbatean
Itsasoarrek urteroko auzo-lana egin dute Kizkitzan, ermita eta haren inguruak berritzeko. Azken urteetako auzolanik jendetsuena izan dela diote, eta aurreikusitako lanak egin dituztela.
Azaroaren 7an egingo dute; 14:30ean jarri dute hitzordua.
Igandean, Joxe Mari Zaldua Aitona omenduko dute Izazpin. Omenaldia 11:00etan izango da. Ondoren, 12:30ean, arrano berria jarriko dute. Bukatzeko, Kizkitzara joango dira. Bertan, kantu batzuk abestuko dituzte eta mokadutxoa jango