http://youtu.be/RWVDByU0we8 Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen gaur Beasainen. Goizean goizetik Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamalau kofradiatako kideak Beasaingo kaleetan zehar ikus zitezkeen, jantzi dotoreak jantzita. Bareak elkartean gosaldu ostean, Beasaingo bandaren eta txistularien laguntzarekin kale buelta egin eta Loinazko San Martinen estatua parean ohorezko agurra dantzatu eta lore sorta bat utzi diote.