
Gaur arratsaldean, 18:20 aldera, izan da isuri toxikoa. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak joan dira kiroldegira, abisua jaso ondoren, eta berrehun lagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte. Altamirako zelaietan egitekoak ziren entrenamendu guztiak ere bertan behera geratu dira.

Ez da bertsolaria, baina bertso munduan erabat murgilduta dago Mikel Urteaga (Beasain, 1982), gai jartzaile zein epaile lanetan aritzen baita. Finalesten saioa aurkeztuko du bihar Ordizian.

Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari Odilo Rivela kirol prestatzailea (Beasain, 1978) Seguran bizi da, eta bertako Sanson mendi lasterketa antolatzen aritzen da. ...

Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren orde...

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute D’elikatuz zentroan emakumezkoen korrika taldea. Ekitaldia 19:00etarako iragarrita bazegoen ere, 18:45era aurreratu behar izan dute gaur bertan. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak sustatu...

Finalerdia penaltietan ebatzi da eta Kurba taldeak irabazi du

Lurraldebuseko zerbitzu publikoa apirilerako prest egongo da

Haurren marrazki lehiaketa eta sukaldaritza txapelketa egin dituzte goizean.

Ordiziako musikariek urte askoan izan duten behar bati irtenbidea emanez, musika taldeentzat zortzi entsegu lokal egokitu dituzte Majori kiroldegian. Udaleko ordezkariak eta Ordiziako Trobadore Alaiak taldekoek ere pozik agertu ziren atzo elkarlanean osatu duten proiektuarekin.


Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. Urdanetakoak izan dira aitzurrak hartu eta landaketekin hasten lehenak, eta ondoren Jakintzakoen txanda izan da. Ordiziako Udalak urteak daramatza udalerriko berdeguneetan bertako zuhaitz espezieen landaketak egiten. Iaz, esaterako, 60 ezpel landare aldatu zituzten Oreja parkean bi ikastetxe horietako ikasleek. Ordiziako Udaleko Agenda 21 eta Mugikortasun delegazioaren ekimena da herriko parkeetan eta berdeguneetan halako landaketak egitea.

Ordiziako udal gobernu berriak aurten izan duen buruhauste nagusietako bat izan da Majori kiroldegiko egoera. Haren gaineko kudeaketa udalak bere gain hartu zuenetik egindako lana eta aurrera begira hartu nahi dituzten neurriak herritarrei azaltzeko, herri batzarra egin dute aste honetan. Bertan, Majori kiroldegiaren gaineko «kudeaketa publiko eta zorrotza» egin nahi dutela azaldu zuten. Udalaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritarrek parte hartu zuten astelehen iluntzeko batzarrean. Igor Eguren alkateak, Belen Maiza zinegotziak eta Eñaut Gereñu, urritik kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratzeaz arduratu den langileak eman zituzten azalpenak. Egoera bere testuinguruan kokatzeko, azken urteetan izan diren gorabeheren errepasoa egin zuen Gereñuk. Bere hitzetan, «Majori kiroldegiaren zerbitzuetan eta kudeaketan bi esperientzia larri» izan ditu Ordiziako Udalak. Batetik, «udalaren gerentziapean zegoen aroa, 2008ra arte, Josetxo Elkoro arduradunak lapurretak egin zituenekoa». Bigarren aroa berriz, 2010. urtetik eta 2011ko urrira artekoa izan da; epe horretan Igeriketa Lantzen enpresari esleitu zitzaion zerbitzua. Gereñuren arabera, «enpresaren kudeaketa okerrak eta aurreko udalaren kontrol ezak eragin du egun bizi dugun egoera». Egoera horren aurrean, udalaren erronka nagusiak «orain arteko egoeraren ondorioak kudeatzea, egungo egoera eta zerbitzuak kudeatzea eta etorki- zuneko kudeaketa ereduak finkatzea» izan dira. Bide horretan, hainbat eragilerekin harremanak izan dituzte, tartean Igeriketa Lantzen epresarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, langile eta sindikatuekin, eta [...]