
Eskualdeko elkarretaratze orokorrera joan aurretik, Lazkaoko Talde Feministak antolatuta herrian egin dute bilkura. "Erdigunean bizitzak" jarri beharra aldarrikatu dute.

Emakumearen Egunean, plazan ordu laurden batez elkartuta egon dira herritarrak. Gaur egunean zehar eta larunbatean dituzte ekimen gehiago.

Zaldibiako plazan elkarretaratzea egin dute, eguerdian. 1646an epaitutako hamar emakume zaldibiar gogoratu eta omendu dituzte, hamar arrosa gorri eskainita.

90 bat emakumek osatu dute Zaldibiako zirkuito morea, ttipi-ttapa. Kantuan eta dantzan amaitu dute, denak elkarrekin

Beasaingo Udalak zazpi ardura hartu ditu zaintzaren inguruko politikak sustatzerako orduan. Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako kideek ere parte hartu dute ekitaldian

Martxoaren 8ko ekitaldiak gaur dituzte Gaintzan. Goizean, herriko plaza apaindu eta aldarrikapenez osatu dute herriko emakumeek. Mendi buelta bat egin ondoren, elkarretaratu eta zaintzaren gaia plazaratu dute.

Tokiko politikak "ezinbestekoak" direla diote, eta hauek talde feministekin batera garatu behar direla

Greba feministaren bukaera ekitaldia Lazkaon izan da, gaur iluntzean. Ehunka manifestari elkartu dira, gehienak emakumezkoak. "Historiaren atal berria" idazteko ekimena hartu dute, "elkarrekin ahaldunduta"

Azaroaren 25erako eta martxoaren 8rako ekitaldiak prestatu eta proposamenak jasoko dituzte. Bilera gaur izango da, 18:00etan, Beasaingo udaletxean.


Urretxu eta Zumarragako kaleetan ema-katea egin dute, martxoaren 8a dela eta. Ehunka bizilagunek parte hartu dute. Amaieran, Areizaga-Kalebarren plazan, emakumeen eskubideen aldeko kanta bat abestu dute. Iluntzean, 20:00etan, kontzentrazioa egingo

Martxoaren 8an Emakume Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Urola Garaiko Koordinadora Feministak ere bat egingo du egun horretarako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako ...