
Ataunen feminismoaren oinarrizko ikastaroaren bigarren eta azken saioa egin dute, gaur, Martxoaren 8aren bezperetan. Emagin elkarteko Jone Arrazola Maiztegik Euskal Herriko mugimendu feministaren erronkak eta etorkizuneko ikuspegiak jorratu ditu. Harrera ona izan du ikastaroak, eta zortzi laguneko taldea osatu da; denak, emakumezkoak.

Martxoaren 8ko egitaraua hilabete guztira zabaldu dute Beasainen. Hiru ardatz izango dituzte ekintzek: memoria historikoa, identitatea eta ahalduntzea

Goierriko Hitzan eta Goiberrin lan egiten dugun emakumeok, Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo dugu

Martxoaren 8ko greba herriko ikastetxeetara ere iritsi da. Gainzuri ikastetxera, esaterako. Giza-katea egin dute herrian zehar, batukadak lagunduta.

Urretxu eta Zumarraga mundu mailako greba feministaren aldeko pankartekin esnatu dira. Merkataritzan eta hezkuntzan lan uzteak egin behar dituzte eta udaletxeetan grebaren eragina nabari da. Mobilizazioei dagokionez, 12:00etan kontzentrazioa egingo

Koordinadora Feministak manifestazioa deitu du asteazkenerako. Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo da, 19:00etan. Horra hor manifestazioa iragartzeko egin duten bideoa.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren Europako gutuna sinatu dute. Bihar elkarretaratzeak egingo dituzte Urretxu-Zumarragan eta Legazpin.

Emakumeen Nazioarteko Eguna gertu den honetan, Goierriko lau emakumeri ahotsa eman die goiberrik. Lau emakume, lau belaunaldi, lau lanbide, eta ikuspegiak, beste hainbeste. ...

Jaione Garate (Legazpi, 1966) Goierri Bus enpresako jabeetako bat da, baita autobus gidaria ere. Hasi zenean, jendea harritu egiten zela dio, ...

Kloti Corralesek (1955) zazpi urtez lan egin zuen Orbegozon, matxera modura. Emakumeentzat fabrikako giroa «matxista» eta «bortitza» zela gogoratzen du.
Noiz ...

Bost emakume musikari goierritarren izenak asmatu behar ziren
