mendia

Ataunen mendiko txartela ateratzeko azken eguna gaurkoa da

Ataun Kirol Elkarteak atzo eta gaur jarri du mendiko federatu txartelak ateratzeko aukera. Gaur, 18:00etatik 20:00etara Aizkoate elkartera joan behar dute mendizaleek, 2013ko karneta berritzeko eta lehen aldiz ateratzeko.

Aimar Maiz

Euskararen Egunean, mendira txangoa

Legorretan igandean ospatu zuten Euskararen Eguna, tartean mendi buelta eginez. 30 bat lagun joan ziren, Legorreta Zaharretik gora Burnikurutzetara, eta Koatetik barrena jaitsi ziren plazara. Hamaiketakoa plazan egin zuten gero, inguratu zen jende gehiagorekin. ‘Euskaraz bizi n ahi dut’ bandera ugari saldu ziren, bien bitartean. Giro “polita” sortu zen. Tabernetan euskaraz eskatu zuenari bonboi bana eman zioten.

Aimar Maiz

Zaldibian Igirua aldeko herri mendia garbituko dute

Zaldibiako herriaren jabetzakoak diren Igiruako mendi belardiak garbitzeko ekimena hartu du udalak. Gaztelu mendiaren inguruko parajeetan, herri belardiak «aspaldian» oteak eta sasiak hartuta daudela eta, ganadua erabiliz garbituko dituzte, «erabiltzaileekin adostu ondoren». Ganadua eremu jakinetan erabiltzeko, aurrez hesitu egingo dute. Piketeak eta hesolak sartzen hasiak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira itxiturak. «Zaldibiako herri mendian zikinduta zegoen lur sail handi bat garbi mantentzeko, ganaduzaleen laguntzarekin ganadu larria bertan egokitzea da asmoa, ote puntak eta gainerakoa jan dezaten», azaldu du udalak. Udalaren Ingurumen Batzordea eta ganaduzaleak ados ipini, eta hesiaren xehetasunak elkarrekin zehaztu zituzten. Aldundiak tokian bertan egin zuen eskuzko lehen xehaketa, eta egunotan hesitze lanak burutzen hasi dira.

Aimar Maiz

Lazkaoko mendizaleek zapaldu dute elur berria

Lazkaoko mendizaleek Urbasa-Andia mendizerrako (Nafarroa) Bargamendin zapaldu dute aurtengo udazkeneko lehenengo elurra —argazkian—. San Benito ikastolak eta Amalur elkarteak antolatutako irteera hori igandean egin zuten.

Aimar Maiz

Itsasondoko mendi bizikleta zeharkaldia bihar, Burnikurutzetan eta Pagorriagan barrena

Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak antolatuta, 15. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia jokatuko da, bihar, 16:00etan hasita, txirrindulari zaletuentzat. Burnikurutzeta mendia (503 m) eta Pagorriaga parajea (Beasain) igaroko dituzte, 30  kilometro luzeko ibil...

Aimar Maiz

Santa Barbarara irteera egingo dute Aizkorri elkartekoek

Aizkorri mendizale elkarteak, Goierri garaira antolatu du asteburuko irteera. Igande goizean, Urretxura joan eta handik Santa Barbara mendira igoko dira. Irteera horretan, herriko ikastetxeetako umeek eta haien gurasoek ere parte hartuko dute. Parte ha...

Beasaingo Hitza

Baraibarrera oinez joango dira zaldibiarrak, igandean

Mendi astea bukatzeko, igandean Zaldibiatik Baraibarrera (Nafarroa) irteera izango da, oinez. 07:30ean abiatuko dira, plazatik. Gero bazkaria izango da; langileek 20 euro, langabeek 15. Mendi asteko egitarauaren barruan, honako egitaraua geratzen da, aurretik: Osteguna, irailak 27: Tocando el vacío film dokumentalaren emanaldia. 21:30ean, Karreane kultur etxean. Ostirala, irailak 28: Igor Arrese zaldibiarrak udan egindako Zermatteko goi ibilbidearen bira. Ondoren, Gailurrerantz elkarteak urtean zehar egindako irteeren argazki emanaldia. 22:30ean, Zaldibiako Antzokian.  

Aimar Maiz

Aizkorri elkarteak Besaide mendira irteera egingo du

Aizkorri Mendizale Elkarteak irteera antolatu du igande honetarako. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga egiten duen Besaide mendira joango dira. Parte hartzeko, gaur eman behar da izena, 20:00etan, elkartean.

Beasaingo Hitza

‘Ehunmilak’ proba etapatan egiteko aukera emango du berriz Arrastakak

Uztaileko hirugarren asteburuan egingo diren Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probak direla eta, Arrastaka Mendi Taldeak bi probetako ibilbide guztia etapatan egiteko aukera eskaini du aurten ere. Guztira, zazpi etapa izango dira, lehen biak asteburu honetan. Beasain eta Zumarraga arteko zatia egingo dute larunbateko lehen etapan; Igandekoan berriz, Zumarraga eta Azpeitia artekoa. Etapa guztiak maiatzean izango dira aurten, hilabete guztiko larunbat eta igandetan. Zazpigarren eta azken etapa, maiatzaren 28an izango da. Ibilde guztia etapatan eginda, probak zeharkatuko dituen lekuetatik zehar igaroz ibilbide osoa ezagutu ahalko da. Uztailean ez bezala ordea, etapa guztiak oinez egingo dituzte mendizaleek datozen asteetan. Irteera hauetan parte hartzeko, ostegunean 18:30etik 20:30etara bitartean Ehunmilak probarako Arrastaka Mendi Taldeak Jose Migel Iturrioz kalean duen egoitzara joan beharko da izena ematera. Egun eta ordutegi berean 646 85 56 20 telefono zenbakira ere deitu ahalko dute interesatuek. Bestalde, etapak egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea. Irteeretarako gainera, norberak eraman beharko ditu jatekoak eta mendirako arropa aproposak. Beasain eta Zumarraga Larunbatean egingo dute zazpi etapetatik lehena, Beasain eta Zumarraga artean, 20 kilometroko luzeera duena. Usurberako bidea hartuz, Murumendi aldera egingo dute mendizaleek, eta handik Mandubiara. Kizkitzako ermitatik gertu, Izazpiko mendi-lerrora jarraitzen duen bidean egingo dute aurrera irteeran [...]

Eskeine Legorburu

Bi mendizale erreskatatu dituzte Txindoki mendian

Ertzaintzak Ordiziako bi mendizale erreskatatu zituen igande goizean, Txindoki mendian. Mendizaleetako bat, 37 urtekoa erori egin zen eta kolpeak eta haustura bat zituen. Txindokiko gainetik Amezketako errepikagailuen arteko zatian erori zen. Haren ema...

Ordiziako Hitza

Nafarroako erreketeen pausoen atzetik

Ostadar Mendi Taldeak antolatuta, 1936an Altxamendu Nazionala eman zenean Nafarroako erreketeek Ataunera sartzeko egindako ibilbidea errepikatuko da igande honetan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa