merkataritza

Ordizian elkarteak webgunea aurkeztu du

Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com, Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen  eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz zentroko aretoa baliatu dute Ordizian elkarteko kideek webgunea plazaratzeko. Elkarteko bazkide Ana Hidalgok egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan ziren Iñaki Donabera elkarteko lehendakariordea, Edurne Rubio elkarteko bokala eta Josune Insausti Ordizian elkarteko idazkaria. Promozio bereziak sarean Webgunearen itxura oso argia eta grafikoa da, eta begi-kolpean ikus daitezke gunearen atal guztiak. Saltokien kale-planoa, Ordizian txartelaren eskaera egiteko aukera duen atal berezia, azken berrien eta promozioen atala, merkatari eta ostalarien informazioa jasotzen duena, eta bideo eta argazkiak biltzen dituen multimedia atala dira nabarmenenak. Ordiziako ACV Multimendia enpresak garatu du webgunea. “Webguneak eskaintzen dituen aukerak asko dira, eta ziur gaude bisitari, bezero eta merkatarientzat baliagarria izango direla”, adierazi du Hidalgok. Bezero eta merkatariei gunea bisitatzeko deia egiteaz gain, Hidalgok nabarmendu “promozio bereziak” eskainiko dituztela gunea bisitatzen dutenen artean. Aurrera begira atal gehiago sortzeko asmoa ere badute Ordizianekoek. Bazkideentzako oharra Dendan edo tabernan oraindik ordenagailurik ez duten bazkideei ere zuzendu [...]

Ordiziako Hitza

Herriko merkataritza bultzatzeko azoka eta pintxo-poteoa antolatu ditu Ordizian elkarteak

Herriko merkataritza bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu Ordizian merkatari elkarteak astebururako. Herriko hogei dendak kalera aterako dituzte euren produktuak. Bitartean, pintxoa eta ardo kopa euro eta erdian  edateko aukera izango da tabernetan....

Arkaitz Apalategi

Merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa antolatu ditu Ordizian elkarteak

Ordizian elkarteak herriko merkataritza bultzatzeko ekimen berezia antolatu du datorren astebururako. Hala, martxoaren 4ean eta 5ean, merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa egingo dituzte. Aurreneko ekimenean, Ordiziako 20 dendak parte hartu dute; merk...

Ordiziako Hitza

Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko bulegoa sortu dute

Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, eskualde mailako merkataritza bulegoa jarri dute martxan Goierri behean. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzei esker urte betez gutxienez lanean arituko da bulegoa, herri handi zein txikietako merkatari guztiei dinamizazio lanak egiten laguntzeko. Eskualde mailako bulegoaren bidez proiektu berriak gauzatzeko merkatariek eta ostalariek jarraitu behar dituzten pausoak zein diren azaldu, laguntza juridikoa eman, diru laguntzak eskatzeko zer egin… azaldu zaie. Orain arte Beasaingo Bareak elkarteko teknikari izan den Zezilia Herrador arduratuko da lan horiek guztiak egiteaz. Bareak elkarteak martxan jarritako proiektua da, eskualde mailan gainontzeko elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin “batera eta elkarrekin” airtzeko nahia izan baitute hasieratik beasaindarrek. Goierri mailako proiektu berriarekin bat egin du Lazkaoko merkatari elkarteak ere, eta eskualdeko gainontzeko herri txikietako merkatariekin ere hasi dira lanean. Ordiziako Ordizian elkarteak berriz, proiektuarekin bat ez egitea erabaki du. Proiektuak Goiekiren eta Dendartean erakundeen babesa izan du, eta bulego berria Goiekin egongo da. Bareakek merkataritza mapa kaleratu du Bareakek elkarteko bazkide diren denda, taberna, jatetxe eta gainerakoak biltzen dituen mapa kaleratu du. Dagoeneko bazkide diren denda eta tabernetan eskuragai daude mapak eta horietan bazkide bakoitzaren datuak eta kokapena agertzen dira: telefono zenbakia, helbidea, email helbidea… Mapa honen bidez kontsumitzaileek etxetik jakin ahalko dute zerbitzu bakoitza non dagoen [...]

Eskeine Legorburu

Eugenia Martinek irabazi du Bareaken saskia

Eugenia Martin beasaindarrak irabazi du Bareak elkarteko merkatari eta ostalariek emandako prouduktuekin osatutako Gabonetako saskia. Abenduaren erdialdean hasi ziren Bareak elkarteko bazkideak saskia eskuratzeko boletoak banatzen, eta ehunka izan d...

Eskeine Legorburu

Eguberrietako kanpainaren amaiera jaialdia egingo du bihar Ilinti elkarteak

Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak eguberri hamabostaldiari amaiera emango dio bihar jaialdi batekin. Laubideko oinezkoentzako gunean ospatuko dute jaia, 17:00etatik aurrera, eta bertan, 1.000 euroko erosketa bale bat zozketatuko dute hamabostaldian ...

Alex Areizaga

Herritarrek herrian erosteko merkataritza bultzatzen du Herradorrek

Eskualdeko merkatartiza dinamizatzeko sortu berri duten bulegoko teknikaria da Zezilia Herrador. Teknikariaren ustez, herritarrek herrian erosteko merkataritza erakargarri eta konpetitiboa behar da, baina konpetentzia hiri handietako merkatalgune hand...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa