trafikoa

Asfaltatze lanak egingo dituzte Erauskin eta Arantzazu kaleetan

Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean. Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garaj...

Eskeine Legorburu

Bizkaia Pasealekua itxi egingo dute bihar

Ordiziako Udalak jakinarazi du bihar, hilak 8, Bizkaia Pasealekuaren eta Santa Amalia kalearen artean dagoen bidegurutzea itxi egingo dutela asfaltatze lanak egin behar dituztelako. 09:30ean itxiko diote bidea trafikoari eta eguerdira arte iraungo dute...

Ordiziako Hitza

Kaldereroen festa dela eta trafikoa etengo dute bihar

Urteroko ohitura jarraituz, Kaldereroen jaia ospatuko dute bihar Ordizian. Hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Gudarien Etorbidea moztuta egongo da autoentzat, arboledarako bidean, 19:30etik 21:30era. Joseba Rezola pasealekutik datozen ibil...

Ordiziako Hitza

Erauskin plazan eta Iturralde eta Zazpiturrieta kaleetan trafiko aldaketak egingo ditu udalak

Oineztatze lanak amaituta, erdigunea inguratzen duten kaleetako trafiko arazoak ekiditeko, hainbat aldaketa egitea erabaki du udalak. Hala, hiru izango dira trafiko aldaketak egingo dituzten guneak: Zazpiturrieta kaleko bidegurutzea, Erauskin plaza eta Joan Iturralde kaleko bidegurutzea. Trafikoan aldaketak eginda, Zazpiturrieta eta Esteban Lasa kaleek bat egiten duten bidegurutzean ibilgailuarekin Ordizia aldera eta Gipuzkoa plazara joateko aukera egongo da. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean, Zaldizurretako biribilgunetik Barrendain plazarako norabidean doazen gidariek eskuinera hartzeko aukera ere izango dute eta, hala, Ibañez kafetegiaren paretik igaroz, Erauskin plazara joateko aukera. Horrenbestez, Erauskin plazara aparkatu nahi duten ibilgailuek besterik ez dute izango sarrera, San Ignazio, Erauskin eta Oriamendi kaleetatik datozen ibilgailuek. Joan Iturralde kaleko bidegurutzean eskuinera hartzen duten gidariek Erauskin plazatik Oriamendi kalera joateko aukera izango dute. Nafarroa etorbidean zamalanak egiten dituzten ibilgailuek eta garajeetara doazenek bakarrik ibili ahalko dute, eta egun dagoen norazkoaren kontrako norabidean, trafiko aldaketa martxan jartzen denetik aurrera Nafarroa etorbidean  egungo norabidearen alderantzizkoan gidatu beharko baita.

Eskeine Legorburu

Hiru lagun zauritu ziren atzo, Beasainen izandako trafiko istripuan

Hiru lagun zaurituta eraman zituzten atzo Zumarragako ospitaldera, Beasainen izandako trafiko ezbehear baten ondorioz. Eguerdiko 14:05ean izan zen istripua; Zumarragako norabidean zihoan ibilgailu bat errepidetik irten zen, Beasain parean. Autoan zihoa...

Beasaingo Hitza

Autoan segurtasun uhala erabiltzeko kanpaina

Beasaingo Udaltzaingoa segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzeko kanpaina egiten ari da egunotan. Ostegunera bitartean, segurtasun uhala edo umeen segurtasun gailua ez daramanari, salaketa jarriko diote.

Beasaingo Hitza

Ehunmiliak proba dela eta, aldaketak izango dira herriguneko zirkulazioan

Uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dute Ehunmiliak ultratrail proba. Hori dela eta, herriguneko zirkulazioan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Beasaingo Udaltzaingoak.  Hainbat kale itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta garajeetako...

Beasaingo Hitza

Gipuzkoa plazako autoak astearterako kendu behar dira

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoa plaza eta Urbieta etxearen artean dagoen aparkalekua erabat hustuta gelditu behar da gaurko. Izan ere, gaurtik aurrera hasiko dira txosnak jartzen, gune horretan.

Beasaingo Hitza

Ataun Aiatik Urkillagarako bidea itxi egingo dute bihar, hiru egunerako

Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen arte...

Aimar Maiz

Udaltzaingoak trafiko zaintza kanpaina egingo du datorren astean

Ordiziako Udaltzaingoak trafiko zaintza kanpaina egingo du datorren astean. Umeen aulkitxoen eta segurtasun uhalaren kanpaina egingo dute udaltzainek, eta legea urratzen duten gidariei salaketa jarriko dietela jakinarazi diete. Aurreko hilabeteko kanpa...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa