udal eta foru hauteskundeak 2023

Idiazabalgo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Iñaki Alberdi gaur egungo alkatea izango da berriz zerrendaburua.

Iñaki Agirre Jauregi izango da Legorretako EH Bilduren alkategaia

Hamabi herritarrek osatzen dute zerrenda. Taldeak hautagaitzaren "ilusioa, ekimena, gertutasuna eta konpromisoa" azpimarratu ditu. Legorreta 2030 plan estrategikoa izango dute helburu.

Babes zabala eman diote gabiriarrek herriko hautagaitza bakarrari

Herritar saldo batek sustengatu du Gabiria Hautesle Elkartearen zerrenda, maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Hautagaiak ere zehaztuta daude.

Ordiziako EH Bilduk hautagaitza zerrenda aurkeztu du

Hogei pertsonako zerrenda osatu dute, aurreko lantaldea eta aurpegi berriak uztartuz.

Legazpiko EAJ-k udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du

Erik Galvez da alkategaia. "Talde berritua, gaztea, gaitasun handikoa eta Legazpiren alde lan egiteko ilusioz betea" da.

Legazpiko sozialistek udal hauteskundeetarako programa aurkeztu dute

Hirigintza hobekuntzak, gizarte zerbitzuen sustapena, enpleguaren sorkuntza eta ingurumena dira programaren lerro nagusiak.

Legorretako EAJk hauteskundeetarako taldearen zerrenda aurkeztu du

Aitziber Meabe izango da zerrendaburua. Alderdiaren hitzetan, "udalak bizi duen lozorrotik ateratzeko eta herriak berezkoa duen dinamismoaren pare jartzeko giza taldea osatu" dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa