udal eta foru hauteskundeak 2023

SEGURA. Bi aukeren arteko lehian

Alkatetza EH Bildu eta EAJren artean erabakiko da. PSE-EEk ere zerrenda aurkeztu du. Sozialistek ez zuten ordezkaritzarik izan Segurako udaletxean aurreko bozetan.

Udalbatza osatzeko lau aukera

EH Bilduk, EAJk, Ordizia Orain-ek eta PSE-EEk osatu dute udalbatza 2019-2023an. EH Bilduren eta EAJren artean egongo da alkatetza. Proiektu ugari zehaztu dituzte alderdiek.

Zaldibiako EAJk hautagai taldea aurkeztu du, konpromisoa eta aniztasuna goiburu hartuta

Garbiñe Mendizabal izango da alkategaia, eta beste zortzi kidek osatuko dute maiatzaren 28rako "talde indartsua". GBBren lehendakari Joseba Egibarrek eta Goierriko gainerako zerrendaburu jeltzaleek babestu dute Zaldibiako hautagaitza.

GAINTZA. Helburu handiena, egina

Hauteskunde-lorpen garrantzitsuena –eta zailena– bete dute dagoeneko Gaintzan: hautagaitza osatu ahal izatea. Bost herritarrek eman dute pausoa, eta udalera sartuko dira.

Hiru alderdi aukeren artean

Zegama Lantzen eta EH Bilduren artean jokatuko da alkatetza. PSE-EEk aurrekoan ere hautagaitza aurkeztu zuen arren, ez zuen udalbatzan ordezkaritzarik lortu.

MUTILOA. Herritik eta herriarentzat

Zerrenda bakarra aurkeztuko da udal hauteskundeetara Mutiloan. Goierriko kasu bakarra da Mutiloakoa. Iñaki Ugaldek seigarren legegintzaldia beteko du.

ENDIKA IGARTZABAL. GABIRIA HAUTESLE ELKARTEAREN ALKATEGAIA

«Gure lana herritarren ekarpenak aztertzea eta herrian txertatzea izango da»

Udal zerrendan bigarren aldiz aurkeztu da Endika Igartzabal Murua, oraingoan lehenengo postuan, alkategai. Duela bi agintaldi ere zinegotzi izan zen. GHEren aurreko bideari jarraipena emango dio hautagaitzak, udala eratzen duten bost lantaldeetan oinarrituta.

ARITZ INSAUSTI. ARAMA HERRITARREN BATZARRA

«Gure hautagaitzaren helburua aurreko urteetan eginiko lanari jarraipena ematea izango da»

Arama Herritarren Batzarra da herrian udal hauteskundeetara aurkeztutako talde bakarra. "Herritarren parte hartzea sustatzea" izango dute helburu, "herri giroa indartzeko asmoz".

MAITE GARMENDIA. ALTZAGAREN ALDEKO TALDEA

«Kultur arloan pauso bat aurrera eman nahi dugu»

Altzagako alkatea da Maite Garmendia 2019-2023 legealdi honetan. Altzagaren Aldeko Taldearekin aurkeztu da oraingoan zerrendaburu. "Aurreko legealditik asko ikasita gogotsu" dago ekinaldi berrirako.

ALBERTO BEZUNARTEA. LEGAZPIKO BERDEAK+INDEPENDENTEAK TALDEKO ALKATEGAIA

«Ahalik eta gehien demokratizatuko ditugu erabakiak»

Hirugarren aldia da Bezunartea alkatetzara aurkezten dena, eta bere burua «prest» ikusten du legegintzaldi berri bati heltzeko.

ERIC GALVEZ. LEGAZPIKO EAJren ALKATEGAIA

«EAJrekin ondo doaz gauzak, eta hala jarraituko dute»

Legazpiko EAJ-k «pertsona gazte, prestatu eta gogotsuez osatutako taldea» aurkeztu du, zerrendaburu Eric Galvez duela.

EDURNE GOZALEZ, LEGAZPIKO EH BILDUREN ALKATEGAIA

«Gobernatzeko beste eredu bat ekarriko dugu»

Bigarren aldiz aurkezten da Edurne Gonzalez EH Bilduren alkategai gisa. Gobernatzeko beste eredu bat agindu du.

GARAZI HACK EMBAREK. ORMAIZTEGIKO EH BILDUREN ALKATEGAIA

«Herri bizi euskaldun bat eraikitzea da gure helburua»

Garazi Hach Embarek (Madril, 1978) 12 urte zituenetik bizi da Ormaiztegin. Lau seme alabaren ama da eta ingeles irakaslea da lanbidez. Herrigintzan urteak daramatza —orain arte zinegotzia izan da Ormaiztegiko Udalean—, baita sahararren eskubideen aldeko borrokan ere.

OSCAR VALBUENA. LEGAZPIKO PSE-EEren ALKATEGAIA

«Denontzako Legazpiren alde lan egingo dugu»

Ez da lehen aldia Valbuena sozialisten alkategai dena, eta oraingoan ere «oso motibatuta» dago.

JON ENRIKE. ORMAIZTEGI BATZENEN ORMAIZTEGIKO ALKATEGAIA

«Gure zereginak, buruhausteak eta indarrak Ormaiztegiri begira daude»

Jon Enrikek (Legazpi, 1966) bi legegintzaldi egin ditu Ormaiztegiko alkate modura, eta aurten, hirugarrenez aurkeztuko da Ormaiztegi Batzen talde independentearen izenean. Jaiotzez legazpiarra den arren, 24 urte daramatza Ormaiztegin bizitzen. Lanbidez irakaslea da eta «herrigintza» egiten jarraitzea du helburu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa