
Urretxuarren jatorri aniztasuna adierazten duten 38 herrialde ezberdinetako banderak daude zintzilik, astelehenaz geroztik, Urretxuko udaletxean. Izan ere, udal gobernuak jakinarazi duenez, «Urretxun bizi diren pertsona guztiak, bertan edo beste herri batean jaioak izan, urretxuarrak, eta hortaz, euskal herritarrak» dira.


Beasaingo Udaleko gobernu taldeak Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin joateko erabakia hartu du, eta Igartzako eta Arana kaleko batzorde bereziak orain arte bezala mantentzea. Oporren aurretik egindako osoko bilkuran jakinarazi zuen erabakia ...

Datozen lau urteetan udala kudeatzeko Bilduk eta Aralarrek proposatutako udal batzordeak ez onartzea erabaki zuten atzo egin zen osoko bilkuran. Gobernu taldeak orain arteko hainbat batzorde zatitu, berriak sortu eta beste batzuk kentzeko proposamena egin zuen, baina gainerako taldeek ez zituzten begi onez ikusi hainbat proposamen. Orain arte hamar batzordetan zatituta zegoen Beasaingo Udala: Ogasuna eta Ondarea, Gobernazioa, Hirigintza, Euskara eta Kultura, Gazteria eta Kirola, Zerbitzuak eta Landa Ingurunea, Ongizatea, Ingurugiroa, eta Igartzako eta Arana kalea birgaitzeko batzorde bereziak. Bilduk ordea, Euskara eta Kultura batzordeak bereizteko proposamena egin zuen, eta Igartzako eta Arana kaleko batzordeak kentzea. Bi proposamen horiek izan ziren gainerako alderdiek proposamen orokorra ez onartzeko arrazoi nagusia. Gobernu taldeak egindako proposamenaren ondoren, Hamaikabat alderdiko Josi Insaustik hartu zuen hitza, eta batzordeak osatzeko beste proposamen bat egin zuen, Euskara eta Kultura batzordeak elkarrekin mantentzen dituena. Insaustiren ustez, bi batzorde hauek eginkizun asko dituzte, eta “Bilduren haustura proposamenak ez dio mesede handirik egingo orain arte bi sailetako teknikariek egin duten batze prozesuari”. Kultura eta Merkataritza bereiztuta Hamaikabateko zinegotziaren arabera gainera, Kultura batzordeari Turismoa eta Merkataritza gehitzeko Bilduk egindako proposamena ere ez da egokia: “Bi konpetentzi berri horiek lan zama gehiago emango diote Kulturari, eta horrek ez dio onik egingo”. Hasi [...]

Gaintzako herrigunean udal eraikin berria egingo dute. Obrak hastera doaz, eta lehen harria jartzearen ekitaldia bihar, larunbata, egingo dute agintariek, 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafael Uribarren eta ...

Itsasondoko udaletxe berrituaren inaugurazio ofiziala etzi, larunbata, egingo dute. Herritarrek irailean izan zuten dagoeneko barrutik ikusteko aukera, ate irekien jardunaldia egin zutelako festetako larunbatean. Etzi, 11:00etan hasiko da inauguratzeko ekitaldia, udal eta foru agintariak bertan direla.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin …

Aurreko agintealdian onartutako Itsasondoko udaletxea berritzeko proiektua hasi da errealitate bihurtzeko bidean. Duela bi aste ekin zieten egitasmoko lehen faseko lanei, eta dagoeneko begibistakoak dira obrak. Herriko etxearen ingurua hesituta dago, eta bigarren solairua guztiz hustu dute. Datorren astean orain arte harrera izan den gunean sartuko dira langileak, lehen solairuan. Udaletxeko irisgarritasuna hobetze aldera, igogailua ezker aldeko eremu horretan kokatuko dute. Itsasondoko udaletxea dagoen etxea 1965ean eraiki zuten, eta gaur egungo eskakizunak eta premiak ez zituela betetzen dio proiektuak, «ez eguneroko funtzionamenduaren aldetik, ez erosotasunaren eta irisgarritasunaren gutxieneko estandarren aldetik: ez dauka berogailurik, itxiturak ez daude isolatuta…». Ideia lehiaketa deitu zuen udalak proiektu egokiena aukeratzeko. Gareia diseinuak irabazi zuen epaimahai teknikoaren balorazioz, eta herritarren arteko bozketan laugarren geratu zen. Etorlur enpresa publikoa da obraren arduraduna, eta 2011ko azaroaren 30ean erabaki zuen oniritzia ematea erakundearen administrazio kontseiluak. Milioi erdi pasako kostua Udaletxea berritzeko lanek 576.056,49 euroko aurrekontua dute. Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programatik finantzatuko da, mila biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat —32 dira Gipuzkoan— azpiegitura publikoak egokitzeko izendatutakoa. Lanek iraun bitartean, udal bulegoak eta zerbitzuak udaletxean bertan, beste eremu batzuetan, egokituko dituzte.

Urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatu zuen Egin Dezagun Bidea ekimenak sartutako proposamen politikoa ere onartu zuten osteguneko osoko bilkuran. Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten mozioaren alde. EAJkoak abstenitu egin ziren, eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuen. Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen oihala udaletxeko balkoian jartzea eskatzen zuen mozioak, eta behin onartuta, balkoian eskegita dago dagoeneko oihala. Euskal Herriaren egoera politikoa aldatzen ari dela «errealitate objektiboa» da, eta Euskal Herrian normalizazio politikoa eman dadin «aukera berriak» zabaltzen ari direla dio mozioak. Halaber, onartutako testuak dioenez, ez da behar bezalako saiakerarik egin gatazkak eragindako biktimen mina aitortu eta erreparatzeko. Bide horretan, eragile politiko eta sozial gehienek «bestelako kartzela politika» bat posible dela diote. «Are gehiago, posible ez ezik, beharrezkoa ere bada, batetik, gatazkaren ondorioak humanizatzeko, eta bestetik, normalizazio prozesua sendotzeko». EAJren abstentzioa EAJk esan zuen presoen eskubideak errespetatzearen alde dagoela, baina biktimen egoerari ere aurre egin behar zaiola, eta horregatik jo dutela abstentziora.