
Aizpurua eta Egiar Otegi oiartzundarra sailkatu dira Osinalde Sariketako final handira.

Gaur egin dute apustuaren aurkezpena lau aizkolariek Beloki pilotalekuan.

The Inmigrant Times proiektuak sortutako Solidarity Prize sarirako hautagaia da Legazpi. Europako zein Ipar Amerikako beste herri eta hiri batzuk ere izendatuta daude sarirako. Orain bozketa fasea dago irekita, eta edonork bozka dezake Legazpiren alde, mezu elektroniko bat bidalita.

Bertso afaria jendetsua egin dute beste behin 29. Iparra-Hegoan, Seguran. Iazko udazkenean hil zen Erramun Amundaraini hiru bertso kantatu dizkio Amets Arzallusek.

Azaroaren 8an egingo da Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Txartelak lau euro balio du, haurrenak euro bat.

1975eko irailaren 27an Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten eta azaroaren 20an Francisco Franco diktadorea hil zen. Gema Lizarazu-Jesus Mari Kerejeta eta Itziar Astigarraga-Patxi Lizarazu bikoteak urriaren 12an ezkondu ziren.

Larunbatean ospatuko den Kulturen Arteko Eguna girotzeko ikastaroa egin zuten atzo arratsaldean, udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatuta eta Karen Salgadok gidatuta.

Urriaren 3an egin zuten diru bilketa hainbat boluntariok. Diru hori ikerketa onkologikora eta elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuak bermatzea bideratuko da.

Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango duten ikastaroa azaroaren 4an hasiko da eta asteartero eskainiko da bi ordutegi ezberdinetan: 14:30etik 16:30era eta 16:30etik 18:30era.

Larunbatetan izango da, urriaren 25tik abenduaren 13ra bitartean, Herri Antzokiko ondoko lokalean. Hastapen ikastaroa 10:00etatik 11:00etara izango da eta jarraipenekoa 11:15etik 12:15era.

Azaroan Musika zikloa hasiera emanez, urriaren 19an izango da. Bertso Olariak Elkartearen 25. Urteurrena dela eta prestatu dute kontzertu berezi hau Bertso Band izenburuarekin.

Bazkari batekin ospatuko du urteurrena. Azaroaren 22an izango da, eta datorren asteazkenean eman behar da izena.