Jaiak

Lekanazpi eta Lagun, Artzain Eguneko beste irabazleak

Ardi okela lehiaketa gastronomikoa irabazi du Lekanazpi elkarteak, eta Oñatiko Migel Arregiren Lagunek, Gipuzkoako artzain txakurren txapelketa.

San Gregorio Jaiei agurra dantzan

San Gregorio Jaiei agur esan behar izan diete iada ataundarrek, eta dantzan esan gainera, Otsoak Dantza Taldeak emanaldia eskaini baitu. Haur zein heldu aritu dira dantzan.

Irailaren lehen asteburuan beasaindarrak Usurbera

Usurbe Mendiko jaia ospatu dute gaur. Goizean lasterketa, bertsoak, herri kirolak, trikitilariak eta abar izan dira, eta arratsaldean haur jolasak eta erromeria izango dira egunari amaiera emateko.

Sangregoriotarrak festetan

Ataun San Gregorion festak ospatzen ari dira egunotan. Bihar amaituko dira.

Astebeteko Euskal Jaiak datoz

Larunbatetik irailaren 10era arte izango dira Ordiziako Euskal Jaiak. Pedro Subijanak hartuko du erreleboa Ordiziako Gazta Lehiaketako lehendakari gisa, Juan Mari Arzaken eskutik. Gazta Lehiaketaren 50. edizioa izango da.

Lanurteko lehen jaiak Ataunen

San Gregorio auzoan bihartik igandera ospatuko dituzte festak. Haurrentzako ekitaldi sorta bat eta auzo afaria dituzte lehenengo jardunaldian. Kontzertuak daude hiru egunetan.

Aimar Maiz

Urretxuko jaien balorazio bilera egingo dute asteartean

Asteartean Urretxuko jaien balorazio bilera egingo dute. 18:30ean izango da, kultur etxeko areto nagusian. Jaien balorazio orokorra egiteaz gain, ekintza ezberdinak antolatzen dituzten taldeek ekitaldi horiek baloratuko dituzte. The post Urretxuko jaie...

Otamotz.com - Albisteak

Dantzariak Urretxuko Euskal Jaian

http://youtu.be/suvZ5oqnmr4 Urretxuko jaietako egun nagusietako bat, Euskal Jaia, ospatu zuten atzo. Ohikoa den moduan, karrozen eta herriko taldeen desfilea izan zen une nagusietako bat. Herriko dantza taldeek ere parte hartzen dute bertan, ibilbidea dantzaz eta musikaz alaituz. Hona hemen atzoko desfileko irudietako batzuk.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa