
Ostiralean hasi ziren 'sanagustinak' atzo amaitu ziren, auzoko zaindariari eskainitako mezarekin eta jubilatuen bazkariarekin.

Ez dira faltako Usurbeko igoera, mendi irteera, erromeria eta auzoko agureei omenaldia. Usurbeko igoeran parte hartzeko izen ematea zabalik dago.

Gaur da Brinkolako zaindarien eguna eta jaietako azken eguna. Auzoko jubilatuei eskaini diote, ohi bezala.

Gaurtik abuztuaren 27ra izango dira aurtengo Itsasoko festak.

Bihartik aurrera Santa Anastasia jaien aurreko asteburua ospatuko dute Urretxun. Adinekoen Astea, presoen aldeko Hutsunerik Gabeko Eguna, Goierri kirol elkartearen areto futbol taldearen 25. urteurrena eta mendi bizikleta proba egingo dituzte, besteak beste. Hala, Urretxuko Udalak eta herriko eragileetako batzuk prentsaurrekoa egin dute Santa Anastasia jaiei buruz hitz egiteko. Bertan, egitarauari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, urtean zehar egiten duten lana azaldu dute.

Datorren igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen jaia. Eguraldi ona egiten badu festa Zumarragako gailurrean bertan egingo dute, eguraldiak lagunduko ez balu jaia Antiora eramango dute. Meza, hamaiketakoa eta erromeria giroa
The post Igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen Festa appeared first on Otamotz.

Zumarragako Beloki mendiko gurutzearen festa ospatuko dute irailaren 14an, igandean. Ospakizuna gurutzean bertan egingo dute, eguraldiak laguntzen badu. Erromeria 11:00etan hasiko da eta meza entzun eta gero segida izango du. Belokiko Lagunen elkarteko kideek ehunka mokadu prestatuko dituzte bisitarien artean banatzeko eta zer edana ere egongo da.