Jaiak

Goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruzkoa izango da

Urretxuko Santa Anastasia jaien antolaketa lanak aurrera doaz. Hirugarren bileraren ondoren, hip-hop jaialdi bat egongo dela eta goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruz izango dela jakinarazi dute. Hurrengo bilera irailean egingo dute. Hirugarren bileran Euskal Jaiari buruz hitz egin zuten batez ere, baina eragile ezberdinen arteko koordinazioaz ere mintzatu ziren.

Otamotz.com - Albisteak

Aurten ere Julen Izagirrerena izango da Santa Anastasia jaietako egitarauko azala

Gaur eguerdian Santa Anastasia jaietako egitarauko azala hautatzeko lehiaketako saria banatu dute. Aurten ere Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du lehiaketa. Izagirrek Santa Isabel jaietako azken hiru azalak eta Santa Anastasietako azken biak egin ditu. Oraingoan adarra erabili du oinarri bezala eta Badatoz! izena eman dio lanari.

Otamotz.com - Albisteak

San Kristobal jaia, giro ederrean

http://youtu.be/-BCQe4Qg3oY Urteko jai egun nagusia izan dute asteburuan, Zumarragako San Kristobal auzoan. Izen bere ermitaren inguruan ospatzen den egun pasako festa da, eta aurten ere, eguraldia lagun, giro ederrean ospatu dute. Hamaiketako mezaren ondoren, auzoko gazteen herri kirol erakustaldia egin zuten. Ondoren, jatekoa eta edatekoa ere izan zen, trikiti doinuekin lagunduta.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa