Jaiak

San Lorentzo eguna

San Lorentzo eguna ospatuko dute Gabirian

Meza egingo dute kaperan, eta ondoren hamaiketakoa Korta jatetxean.

San Inazio eguna

Urbiako zelaiak jendez bete dira San Inazio eguna ospatzeko

Eguraldiak eutsi egin dio eta jende asko bildu da Urbiako ospakizunean. Bideoa eta argazkiak albistean.

San Inazio eguna

San Inazio eguneko ospakizuna Idiazabalen

Hamarnaka lagun elkartu dira San Inazio eguneko ospakizunean. Abuztuaren 2an Gaztetxean jarraituko du festak. Ikusi argazkiak albistean.

San Inazio eguna

San Inazio auzoan zaindariaren eguna ospatzen ari dira

Muru-Azpi elkartean juntadizoa egin dute auzotarrek mahai inguruaren bueltan. Ikusi argazkiak albistean.

Autobus zerbitzua

Lurraldebusen zerbitzu bereziak Gabiriako jaietarako

Abuztuaren 14tik 16ra bitartean, Zumarraga eta Ordiziatik autobus bereziak jarriko dira Gabiriara joateko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatuta

SANTA ANA JAIAK

Kuadrillen Eguna hasi da, Santanazaleen txupinazoarekin

Plaza Nagusia kolorez eta musikaz bete da, txarangaren doinuek lagunduta. Gaur amaituko dira Santa Ana Jaiak.

SANTA ANA JAIAK

Tradizioa bizirik, Ordiziako plazan

Santa Ana bigarrenean, hamar ezkonberriek esku-dantza egin dute Plaza Nagusian. Gaur amaituko dira Santa Ana jaiak.

ESKU-PILOTA

Pilotak ez du hutsik egin Santa Ana egunez

Aspaldiko urteetako pilota jaialdirik luzeena jokatu da gaur Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. Lehen partida De la Fuente-Gaskuek irabazi dute, bigarren Altuna III.ak eta Martijak.

Iñaki Gurrutxaga

Hirurehun herritarrek hartuko dute parte Aste Santuko prozesioetan

Ostegun eta Ostiral Santu egunetan egingo dituzte. XVII. mendetik datorren ohitura da.

Josune Zarandona

Loinatz jaietako kartela aukeratzeko bozka eman dezakete herritarrek

Sei diseinu daude aukeran. Internet bidez edo udaletxera joanda eman daiteke bozka.

Santikutz jaietako bi danborradetarako entsegu egunak finkatu dira

Atzo hasi ziren maiatzaren 1eko haur eta gazteen danborradakoak. Maiatzaren 2ko herri danborradakoak apirilaren 11n hasiko dira. Bietako entsegu orokorrak apirilaren 27an izango dira.

Alde zaharreko jaietan, Los Zopilotes Txirriaos eta Kontrol Norte taldeen kontzertuak

Apirilaren 14tik 16ra ospatuko da Alde Zaharra Dantzan ekimena, Ordiziako herriguneko ostalariek bultzatuta. Umeentzako tailerra, bertso poteoa, patata tortilla lehiaketa edota herri bazkaria ere izango dira.

Loinatz jaietan danborradan parte hartzeko izen ematea zabalik dago

Gaztetxoek, apirilaren 15 era arte, eta helduek, apirilaren 23ra arte, dute izena emateko aukera.

Santikutzetako haur eta gazte danborradarako izen-ematea hilaren 17ra arte dago zabalik

HH5etik DBH-4ra bitarteko haurrek eta gazteek parte hartu dezakete. Maiatzaren 1eko arratsaldean izango da.

Legorretako jaietako egitarauren azala aukeratzeko lehiaketa martxan dago

Martxoaren 17ko 14:00ak baino lehen bidali behar dituzte proposamenak parte hartu nahi dutenek. Legorretako Azintzio Jaiak 2023 testua agertu beharko da. Irabazleak Aulia sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.

Loinaz jaietan haurren soka dantzan parte hartzeko izen ematea zabalik dago

Martxoaren 3a izango da izena emateko azkeneko eguna. Entseguak martxoaren 20an hasiko dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa