Jaiak

SANTIKUTZ JAIAK

Mirandaola Egunarekin agurtu dituzte Santikutz jaiak Legazpin

12:00etan olagizonei ongietorria egin diete, ohorezko ezpata-dantza dantzatuta. Ondoren, 12:30ean, ola martxan jarri dute, eta 13:00etan erromeriaren txanda izan da.

San Migel jaiak

Ezkioko pilotalekua txiki gelditu da

San Migel jaietako herri bazkarian hamarnaka lagun elkartu dira Ezkioko pilotalekuan. Ikusi argazkiak albistean.

Santikutz jaiak

Kapela dantzak alaitu du goiza

Sustraiak dantza taldeak gidaturiko Kapela dantza egin dute Legazpin.

Santikutz jaiak

Azkeneko bi egunak festak agurtzeko

Bihar Kapela Dantza herrikoia izango da Euskal Herria plazan. Igandean, berriz, Mirandaola Eguna ospatuko dute musika eta dantzarekin.

Laida Goiburu

Legorretako I. Kinto Eguna, 600 lagunekin

17 eta 81 urte arteko legorretarrak elkartuko dira larunbatean festa giroan. 13:00etan taldeko argazkia atera eta poteoa egin ondoren, 400 lagun elkartuko dira pilotalekuan bazkarirako.

Saturdiko festa: tradizioa, auzolana eta etorkizuna

Maiatzaren 17an ospatuko da, egun osoko egitarau zabalarekin. Herri kirolak, bertsoak, musika eta dantza nagusituko dira. Auzoa bizirik mantentzea eta gazteak antolakuntzara batzea dira helburuetako bi.

Izaro Villarreal

Urkiko festak iruditan

Saskiaren zenbaki irabazlea, 0404 izan da.

SANTIKUTZ JAIAK

Santikutz jaien lehen txanpa amaitu da

Musika izan da asteburuko protagonistetako bat, Ormazarreta zalditegikoen erakustaldiarekin batera. Atzo arratsaldeko ekitaldiak bertan behera geratu ziren euriagatik. Kapela dantza eta Mirandaola Eguna geratzen dira oraindik.

Zapatu gaueko festako liskarrak salatu ditu Lazkaoko gazte asanbladak

Liskar eta borrokaldi ugari izan ziren larunbat gauean, eta hainbat objektu bota zituzten Agauntza errekara. LGAk dio "lekuz kanpo" daudela jokaera horiek.

Astigarretako Sanmartinak bertan behera utzi dituzte

Astauzel Elkartekoek seguruena jendetzarik ez elkartzea dela iritzi diote, pandemiaren bilakaera ikusita

Euritan, baina Gazte Festak aurrera Legorretan

Ostiralean hasiera eman ostean, Gazte Festak ospatzen jarraitzen dute legorretako gazteek

Asteazkenean hasiko dira danborradako entseguak, Karramarron

Helduen danborradako entsegua 20:15ean izango da, eta haurrena, berriz, 19:30ean.

Gaur hasiko dira Legorretako Gazte Festak

Hiru egunetarako egitaraua antolatu dute. Gaur, 18:00etan hasiko dira festak, suziri jaurtiketarekin. Brigada morea antolatu dute erasoen aurrean neurriak hartzeko.

Beasainmendiko jaiak ez dira ospatuko

Osasun egoerak behartuta festak bigarren urtez bertan behera uztea erabaki dute

Uztailaren 2an meza eta ezpata dantza bakarrik egingo dira

Aurten ere ez dute Santa Isabel jairik izango Zumarragan. Ezpata dantza egingo dute, hala ere.

A.Zaldua

'Haragiari kosk' ekitaldia lekualdatzea erabaki du Legazpiko Udalak

Koldobike Olabide alkateak 'Haragiari kosk' ekitaldia lekualdatu eta azoka gunean egin beharko dela adierazi du

Festak oroitzeko, bertso saioa

Sei bertsolari Beasaingo ez-festak girotzen aritu dira gaur goizean Gernika pasealekuko frontoian

Sokadantzan izena emateko epea, zabalik

Igandea baino lehen egin behar da izen ematea, online. 40 haurrentzako tokia izango da, 20na neska eta mutil

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa