
Giro eguzkitsua eta festarako gogoa, eta bazkaltzeko, paella. Mozorro eguna dute gaur Legorretan. 40. Paella txapelketan 17 talde aurkeztu dira, eta epaimahaiaren iritziz Txiribi taldeak egin du goxoena.

Sustraiak dantza taldeak gidaturiko Kapela dantza egin dute Legazpiko Euskal Herria kalean. Ondoren, kalez kale ibili dira.

Gaur arratsaldean emango diete Beasaingo Loinatz jaiei hasiera. 22:30ean egingo diote Mariri ongi etorria. Kontzertuak, kirola eta kale ikuskizunak izango dira, besteak beste

Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur legorretarrak. Arratsaldean soka dantza egin dute. Udal ordezkariak eta herriko eragileak elkartu ditu dantza sokak. Igandera arte ekitaldi ugari dituzte Legorretan.

Dantzariak eta txistulariak 12:00etan elkartuko dira plazan, eta handik abiatuta, erdigunean zehar ibiliko dira.

Pisu jaurtitzailea da legorretarra, 20 urtez azpiko Espainiako txapelduna. Pikua udaletxeko balkoian jarriko dute festek iraun bitartean. Bihar, Korrontzi musika taldeak kontzertua egingo du.

Aimar Alustiza pisu jaurtitzaileak pregoia irakurri eta Azintzio jaien hasierako suziria botako du, 18:30ean. Egitarau osoa, albistean.

Asteburuan San Martin jaiak ospatu dituzte Aginaga auzoan. Ohiko ekitaldiez gain, parke berria inauguratu zuten. Parkeak haurrentzako jolasak, adinekoentzako gimnasia makinak, neurri ofizialeko toka jokoa, iturria, eserlekuak eta arrapala ditu.

Buzkantza eta odolki garaia da Zumarragan eta Urretxun. Milaka jaten dira bi herri hauetan azaroko lehen hamabostaldi honetan. Joan zen astean pintxo lehiaketa eta Buzkantza Eguna egon ziren Zumarragan. Bihar,

Gaur, bihar eta etzi Lurra dantza taldearen Garagardo Festa ospatuko dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 18 garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da eta afariak ere zerbitzatuko dituzte. Ederrena pilotalekuko ateak 18:00etan

Areizaga plazako etxeak 50 urte bete ditu eta bizilagunak festa antolatu dute asteburu honetarako. Itziar Pildain bertsolaria Areizaga plazako bizilaguna da eta urteurrenari buruzko bertso batzuk idatzi ditu. Igandeko bazkarian

Hiru aste pasa dira dagoeneko urretxuarrek Santa Anastasia jaiak ospatu zituztenetik eta balorazioa egiteko ordua heldu da. Datorren asteko ostegunean egingo dute, hilaren 13an, kultur etxeko areto nagusian. Bilera 18:00etan

Urretxuko Santa Anastasia jaiak ikusgarriak dira eta udalak argazki lehiaketa antolatzen du une ikusgarri horiek iruditan jasotzeko. Aurtengo lehiaketa Iñaki Oiartzabal zumarragarrak irabazi du. Sari banaketa ekitaldia atzo arratsaldean egin

Euskal Jaia eguna ospatzen ari dira urretxuarrak. Goizean egurraren inguruko erakusketa egon da Gernikako Arbola plazan eta arratsaldean karroza desfilea egin dute. Guztiok Bat kuadrillako neskek irabazi dute saria. Denborari

Paella jatea egin dute plazan, eta arratsaldean mozorro festa izango dute

Gaur goizean abegorrien erakusketa eta lehiaketa, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotz bertsolarien saioa, zezentxoak eta Alaitasuna errondailaren kantaldia egon dira, Santa Anastasia jaien barne. Abegorrien lehiaketara 25 buru aurkeztu dira.