Jaiak

Astotxo Eguna

Astotxo, hanka guztiekin berriz

Igandean ospatuko dute Lazkaon Eguberriak bukatzeko Astotxoaren festa herrikoia. ’Egiptorako ihesa’ antzerkia itzuliko da. Asto lehiaketaren dokumentala, gaur Arerian.

Aimar Maiz

Ordizia azoka bilakatuta

Ordizian herria azoka bilakatu dute gabonetako azoka bereziarekin. Jende ugari ibili da goiz osoan zehar postuz postu. Horrez gain, urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei omenaldia egin diete.

Iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Goierrira

Iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Goierrira. Hainbat plaza bete dituzte haurrez, ilusioz eta irribarrez gaur goizean. Arratsaldean ere beste zenbait tokitan izango dira.

Gabon-kantez jantzi da Goierri

Gabon-kantez jantzi da Goierri abenduaren 24 goizean. Hainbat eta hainbat izan dira etxez etxe eta baserriz baserri kantuan atera direnak.

Bihar egingo dute San Nikolas erronda Legazpin

Irene Khan Olaizola izango da Gabonak iragarriko duen gotzaina. Laubidetik aterako da erronda 17:30ean Doinua eskolako musikariez lagunduta, eta Santikutz kaletik behera joango da, plazan amaitzeko.

Etxean gelditu da Ormaiztegiko odolki lehiaketa

Deba harategiak irabazi du Ormaiztegiko 36. Odolki Lehiaketa. Jesus Lermak irabazi du sukaldaritza lehiaketa. Gaur bukatuko dira San Andres festak

Ormaiztegiko mozorro eguna iruditan

Mozorrotuen eguna dute gaur Ormaiztegiko San Andres jaietan. Eguerdian hainbat eta hainbat kuadrilla elkartu dira plazan herriari kolore bizia emanez.

Iñaki Gurrutxaga

Musika, mozorroak eta odolki lehiaketa jaien azken txanpan

Herriko kultur eragileei aitortza egin zieten atzo. Mozorrotutako kuadrillak izango dira protagonista bihar. Odolki lehiaketaren baitan, Urrezko odolkia Edurne Elorzarentzat.

Urretxuko jaietako kuadrillen bazkarian izena emateko aukera

Urretxuko jaietako kuadrillen bazkarian parte hartu nahi dutenek, gaur, bihar edo etzi eman behar dute izena. Horretarako, kultur etxera jo behar dute: 19:00etatik 20:30era. Izena ematen duen bakoitzak euro bat

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Belokiko Gurutzearen Festa ospatuko dute igandean

Igandean ospatuko dute Belokiko Gurutzearen Festa. 11:00etan erromeria girotzen hasiko dira Zaldua anaiek Belokin eta ordu erdi beranduago meza emango du urtero bezala Javier Kortabarria jesuita zumarragarrak. Meza ostean txorizo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierriko lau gaztagile daude hamalu sailkatuen artean

Javier Muñoa zeraindarra, Joseba Insausti ordiziarra, Gabiriako Baztarrika eta Idiazabalgo Nieves Mujika

Goierriko Hitza

Begi guztiak Ordiziara begira

Euskal Jaietako aparteko azoka egingo dute bihar Ordizian, urteko garrantzitsuena. Egun horren momentu gorena izan ohi da gazta lehiaketa; aurten gainera, berrikuntzekin dator

Arkaitz Apalategi

Etzi Lierniko Andra Mari jaiak ospatuko dituzte mutiloarrek

Txirrindulari lasterketa, toka lehiaketa, herri kirolak eta musika izango dira.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa