Udala

Olarango proiektua

Olaran Talentu Faktoriaren proiektuak beste urrats bat egin du aurrera

Udal planteamenduan aurreikusitakoari, zuzkidura-bizitoki erabilera gehitu diote. EH Bilduk alegazioa egin du, eta oposizio guztiak babestu du.

Ariane Vierbücher
Energia

Legazpiko energia komunitatea osatu da, eta laster jarriko dute martxan

TEK Legazpik 207 bazkide ditu. Behin martxan jarrita, Gipuzkoako Trantsizio Energetikorako Bulegoak monitorizatuko du bere funtzionamendua.

Zuhaitz bat babestu

Martxoaren 9ako 'Zuhaitz bat babestu' jardueran parte hartzeko deia

Aldundiak, Legazpiko Udalak, Basotik Fundazioak eta Baserria KM0 erakundeak antolatutako ekintza da. Haritz kandugabeak landatuko dituzte Brinkolako lursail batean.

Udal aurrekontua

Ia milioi bat euro Mutiloako udal aurrekontuan

Hiri Planeamendua berritzea izango da datozen urteetarako proiektu nagusiena, aurten hasita. Diru gehiago, Foru Funtsak banaketan egindako doikuntzei esker.

Hirigintza

San Martin auzoko pentsio zaharra datozen asteetan eraitsiko dutela iragarri du udalak

Orube horretan etxebizitzak eraikitzeko proiektua dago, eta horrek auzoa berrurbanizatzea ekarriko du.

Migrazioa

Atzerritar jatorriko legazpiarren egoera ezagutzeko diagnostikoa egin du Legazpiko Udalak

Diagnostikoaren ondorioak datorren ostegunean, hilak 13, Kultur Etxean 18:00etan egingo den saio irekian partekatuko dituzte. Udalak aurrera begira hartutako konpromisoak ere aurkeztuko dituzte.

Izpien txokoa

Izpien Txokoa, haur txikien eta familien gozamenerako zerbitzua

Eguraldi txarra ez da aitzakia txikiekin etxean geratzeko. Izpien Txokoak aterpea eta jolaserako aukera ugari eskaintzen dizkie 0-3 urteko haurrei eta familiei.

Olaria saria

Olaria sarirako proposamenak egin daitezke hilaren 28ra arte

Maiatzaren 3an banatuko dute saria, ezpata-dantzaren ekitaldian. Iaz Iratzarri emakume elkarteak eta Javier Iraetak jaso zuten.

Ekitaldia

Iaz jaiotako herriko haurrei ongi-etorri ekitaldia egingo die Legazpiko Udalak

Otsailaren 1a izango da eguna. Agirre-etxeberrin haur txikientzat eta horien familientzat egokitu duten Izpien Txokoan elkartuko dira.

Partaidetza prozesua
Zaintza
Lehiaketa

Mirian Delgado de Legazpiko udal egutegiko 2024ko azken irabazlea

Aurten ere lehiaketa bat dago hilabete bakoitzean, eta irabazleak 50 euroko erosketa txartela irabaziko du.

Oraindik ostirala dute legazpiarrek Gabonetako haur parkeaz gozatzeko

Gaur ireki ditu ateak Urbeltz pilotalekuan eta Azokan, eta bihar goizean eta arratsaldean ere zabalik egongo da. 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta dago.

Gaur irekiko dute Izpien Txokoa

Legazpiko0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako espazioa da. Agirre-etxeberriko areto nagusian dago kokatuta.

Sonia Araguzo, Legazpiko udal egutegiko azaroko irabazlea

Abenduko lehiaketa martxan dago, eta Ignazio Agirre Montegik egindako argazkiak agertzen den etxearen izena asmatu behar da. Saria 50 euroko erosketa txartela izango da.

Auzolana

Legazpiko udal artxibategia ikaslez bete da

Haztegi ikastolako ikasleak izan dira bisitan, eta herriko Erdi Aroko dokumentuak ezagutu dituzte Endika Altzelai artxibozainaren laguntzarekin.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa