Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da. Bilbon kantatuko du, abenduaren 5ean. Sarrerak salgai daude Interneten.


Junior mailako taldeak txapeldun suertatu dira asteburuan

Domingo Agirre eskolak elkartasun azoka egin zuen pasa den ostiralean, eta salgai jarritako gozoekin eta taloekin bildutako dirua Ukrainako haurrentzat izango da. 1.800 euro inguru bildu ziren.

Hurrengo urteko danborrada antolatzeko laguntza eskatu dute, eta lagundu nahi dutenei ostegunean egingo den bilerara deitu diete.

Turismoaren Kode Etikoa programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

Latxartegi parkean hasiko da aurkezpena, 16:30ean gaiari buruz egingo den belaunaldien arteko solasaldiarekin. Arpa jotzaile batek joko du gero, eta aretoan egingo dute ekitaldi nagusia 19:00etan.

Idiazabalen antolatutako festa asteburuari amaiera eman diote gaur. Erraldoiak, buruhandiak, herri kirolak eta haurren danborrada izan dira besteak beste.

Bi urteko etenaren ostean, Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa ospatu dute Urretxun eta Zumarragan. Mila lagun baino gehiagok ekin diote 31,5 kilometroko ibilbideari.

Beasainek Espainiako Futbol Federazioaren 2. mailara igotzea lortu du. Igoera faseko hirugarren eta azken kanporaketa irabazi du Txantrea 3 eta 0 garaituta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jardunaldi batzuk antolatu ditu bide berdeak suspertzeko. Jardunaldi hauek gaur hasi dira eta bihar jarraituko dituzte, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 100 lagun baino gehiago ari dira parte

Xabier Gorostegi (Ordizia, 1989) saskibaloi entrenatzaileak balentria lortu du: Bigarren Nazionalean jokatzea zegokion Goierri saskibaloi taldea Lehen Nazionaleko txapeldun egin du. Betidanik atsegin al duzu saskibaloia? Bai, umetatik. 12 urterekin

Legorreta festa giroan murgildu da Sabino Fernandezek suziria bota ondoren

Pisten proiektuaren aurka zabaldu duten auzi bidearen gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dute. Aste beteren buruan ingurumen ebaluazio proiektu berria egin izana ere kritikatu dute

Irrintzi dantza taldeak jaialdia egingo du maiatzaren 19an, 19:00etan, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak doan izango dira. Larunbat honetan banatuko dituzte, 12:00etatik 13:30era, Zelai Ariztiko leihatilan. Pertsona bakoitzak bi sarrera hartu

Javier Merino ‘Janariz’ (Zumarraga, 1966) margolariak erakusketa irekiko du bihar, 19:00etan, kultur etxean. Herriko tokiak eta bizilagunak margotu ditu, besteak beste. Nolatan zaletu zinen? Felix Vaqueriza margolaria gure bizilaguna zen

Urretxu eta Zumarragako Gure Esku Dagok festa bat antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 10eko giza kateari bultzadatxoa emateko. Festa Areizaga-Kalebarren plazan izango da. 12:00etan txotx irekiera egingo dute eta txalapartarien,



