Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da. Bilbon kantatuko du, abenduaren 5ean. Sarrerak salgai daude Interneten.


Haur mailako norgehiagokaren lehen fasea jokatu zen larunbat arratsaldean, Legazpiko klubetik hamar judokak hartu zuten parte.

Astez aste hobera egiten ari dira koronabirusaren datuak Goierrin, nahiz eta oraindik, herri guztiek eremu gorrian jarraitzen duten. Orokorrean beheranzko joera da nagusi, baina Idiazabalen, Lazkaon eta Olaberrian, esaterako, igo egin da tasa azken egunetan.

Ezpeleta eta "Basozabal" bikotea sailkatu da Urrezko aizkolari txapelketako finalera. Beasaingo Dolarea parkean jokatu da bigarren finalaurrekoa eta, aizkolariekin batera, Olaizola, Osa zein Zumeta harri jasotzaileak ere aritu dira.

Iazko urtarrilean hil zen Jon Zubizarreta 'Txubi'-ri omenaldi xume bat egin dio gaur arratsaldean Ilintxa futbol klubak.

Emakumeen Eusko Label Binakako Txapelketa Nagusiko Lehen Mailako bi pilota partida jokatu dituzte gaur Lazkaon. Zelaia-Lopez eta Iturriaga-Egaña izan dira irabazleak.

Ohiko legez bi dantzarik ohorezko agurra dantzatu dute Erauskin plazako estatuaren aurrean, eta ondoren lore sorta jarri dute Beasaingo Odolki kofradiako Martin Urkiolak eta Leire Artola alkateak.

Gazteen ahalduntzea helburu dutela, bi tailer egingo dituzte Legazpiko Kultur Etxean. Lehen tailerra otsailaren 11n izango da, eta adimen emozionalaren gaia landuko dute. Izena eman behar da, hilaren 8rako.

Karpan sua egin, frontoiko komunak puskatu, argiteria puenteatu eta loreontziekin bidea itxi dute. Udalak gertakari "oso larriak" direla adierazi du sare sozialen bidez.

Hitzordu bikoitza izan dute gaur goizean zumarragarrek; batetik XXXV. Buzkantza Eguna egin dute, eta bestetik pintxo lehiaketako sariak banatu dituzte. Lau ekoizle izan dira euren produktuak saltzen; hauen artean,

Bostgarren urtez segidan irabazi du Beasaingo Odolki Lehiaketa.

Irrintzi dantza taldeak argazki erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean, taldearen 50. urteurrena dela eta. Garai eta ekitaldi ezberdinetako irudiak jarri dituzte ikusgai. Baita dantzari jantziak ere. Erakusketan jaialdietako,

Udazkeneko Musika Zikloaren 32. ekitaldia egiten ari dira Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Udalak antolatzen du, Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzarekin batera. ...

Zumarragan ere odolki mota bat izango da asteburuko protagonista nagusia: ardi odolarekin eta gantzarekin egiten den buzkantza hain zuzen ere. Urteroko moduan, azaroko lehen asteburuarekin, 15. pintxo lehiaketa eta Buzkantza



