Aitor Garmendia ekintzaileak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Errepideko euskal denboraldia otsailaren 26an hasiko da. Amateur gizonezkoen bi lehiaketak bi garaitan banatu dituzte. Emakumeetan, juniorrak eta irekia batu dituzte.

Goitur Goierriko Turismo Agentziak, Euskadiko stand-aren barruan du tokia. Madrilen bizi den Nerea Garmendia aktore beasaindarra Goierriko enbaxadore gisa aurkeztu dute Fiturren.

Atzeratuta jokatu dute txapelketa, aurreko igande arratsaldean, Santikutz Xake elkarteak antolatuta.

Korrika antolatzeko herritarren laguntza eskatu dute. Herria girotzeko ardura hartuko dute

50 kilometro baino gehiago izango dira. Urretxutik sartuko da, apirilaren 8ko arratsaldean; Legorretatik, irten, iluntzean

Ehun bat herritar atarian bildu dira presio egiteko eta etxegabetzeko arriskuan zen familiari babesa adierazteko. Kontseilu Sozialistako kideek antolakuntzaren garrantzia azpimarratu dute

Udalak ohi baino aurrekontu handiagoa izango du 2022rako, 2,1 milioi pasakoa. Hiru proiektu handi horiei heltzeko egokiera du. Ura tratatzeko planta da beste behar bat

Mugikortasun jasangarria ardatz, haurrak eskolara oinez joatea bultzatzen duen proiektua garatu du Ordiziako udalak, herriko ikastetxeekin eta gaztetxoekin elkarlanean

Zumarragako Udalak antolatu duen Boluntarioen Astearen baitan, Boluntario Azoka egiten ari dira gaur goizean Zelai Arizti parkean. Beasainen ere Boluntarioen Eguna ospatzen ari dira gaur hamaseigarren urtez. Bietan ala bietan,

'Atzegixperience' lelopean Atzegi elkarteak adin ezberdinetako pertsonak animatu nahi ditu boluntario izatera eta esperientzia “ahaztezinak” bizitzera.

Sagardoarekin akordatzen garenean, sagardotegiak, kupelak eta txuletak datozkigu burura. Uda amaitu berri da eta oraindik hilabeteak geratzen dira sagardoaren denboraldia hasteko. Ezkiotik gertu ...

Historian lehen aldiz, landa lur asko erabili gabe daude. Erabili gabeko lur horiek lanpostu berriak sortzeko balio dezaketela ikusirik, Goierriko zazpi udalek ...

Asteburu honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetako bi saio jokatuko dira eta horietako batean Asier Otamendi urretxuarrak abestuko du. Otamendiren saioa igan-dean izango da, 17:00etan, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Ateak 16:00etan

Agurtzane Iturbe zumarragarrak eta Adelaida Margañon kataluniarrak Bi begirada erakusketa ireki dute Zelai Arizti kultur etxean. Iturbe eta Margañonek Indiako Vicente Ferrer fundazioarekin kolaboratzen dute eta Indiara egindako bidaia batean

Haurrak txikitatik kulturara hurbildu nahi dituzte. Goierriko hamasei herritan antolatu dituzte jarduerak, horietatik asko, herri ezberdinen artean osatutakoak dira

Ez dago zinera joan beharrik heroiak ikusteko. Gure ondoan daude, nahiz eta askotan ikusten ez ditugun. Boluntarioak dira. Gure gizarteko heroiak. Egon daitezkeen heroirik handienak: beraien denbora besteei ematen diete,



