
2018tik ia 30 tona zabor jaso dira Oria ibaian eta Mariarats zein Amundarain erreketan egindako garbiketa-kanpainetan.

Igandeko herri bazkarian 80 bat lagun elkartuko dira Liernin jarriko duten karpan.

Jasangarritasunaren Departamentuak Ataungo herri baratzeen proeiktuaren gastuen erdiarekin lagundu dio. 28 baratze-sail indibidual daude, eta denak denak beteta daude.

Gidariak emaitza positiboa eman du alkoholemia-probetan eta drogak detektatzeko probetan.

1991ko abuztuaren 17an, Donostiako Aste Nagusiko larunbata zela, Guardia Zibilak Morlans auzoko Tolaretxe etxea inguratu zuenekoa kontatzen du. ETAko hiru kide hil zituzten. Gertaerekin batera, gogoetak tartekatzen ditu, eta hildakoen profilak eta haien bizitzen biografia laburrak eskaintzen ditu.

Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko dira Legazpin Agorreko Santikutz jaiak.

XX. Usurbeko Igoera jokatuko da igande goizean, 11:30ean hasita. Arizmendi baserriko Tere Zaldua eta Altzoko Iñaki Irure omenduko dituzte aurten.

Udazkena gerturatzen ari denaren seinale, garaiari dagozkion fruituak eraman dituzte hainbat ekoizlek feriara.

Ataun San Gregorioko festak, Beasainmendiko festak, Ordiziako Euskal Jaien hasiera, Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin, Antioko 43. Musikaldia Zumarragan, Lazkao Txiki oroitzeko ekitaldiak, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Dagoeneko hainbat irakurlek parte hartu dute Goierriko Hitzaren Udako XXI. Argazki Lehiaketan. Irailaren 13an bukatuko da epea.

Udal kiroldegiko zerbitzuen erabilerari dagokionez, ekainetik irailera bitarteko tarifetarako izango da aplikagarria.

8.000 euroko beka emango du udalak. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Irailaren 6an, 7an eta 8an egongo da izena emateko aukera Adin Etxeren egoitzan.

Interesatuek udaletxean eman beharko dute izena ostiraleko 11:00ak baino lehen. Zozketa ostiralean egingo dute, 12:00etan.


