San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Osasun Sailaren arabera, azken 24 orduetan beste 32 kasu atzeman dituzte Goierrin. Gehienak Beasainen, Ordizian eta Zumarragan daude. Hamabost herritan ez da positibo berririk agertu.

Zaintza publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izatea eskatu dute. Gutxieneko zerbitzuen ondorioz, egoitzetan ohi baino langile gehiago egon direla salatu dute

Aurretik girotze ekitaldiak eginda, ostiralean hasiko da bigarren edizioa. Aurten ere belarriprest eta ahobizi figurak izango dira. Ariguneak ere izango dira, taldeei begira, 630 Goierrin

Bihartik aurrera 14 kontzertu eskainiko dituzte 'online', kultur erakustaldi amateurrak ez dituztelako baimendu. Webgunean eta sare sozialetan jarraitu ahal izango dira

Herrian 600dik gora belarriprest eta ahobizi daude izena emanda, eta 100-bat entitate izango dira arigune. Euskaraldiko hamabostaldia girotzeko, ipuin lehiaketa, bertso saioa eta sare sozialen bidez kaleratuko duten Legatzbi komikia prestatu dituzte.

Negozioen atzean familiak daudela gogoratu dute eta aurrera ateratzeko beharrezkoak dituztela. Berehalako laguntzak eskatu dituzte etorkizuna beltz ikusten dutelako

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, manifestazioa egingo dute larunbatean Beasainen, "burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu" dadila eskatzeko.

Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik, guztira 3.020 kasu zenbatu dituzte Goierrin. Atzotik 35 positibo berri daude, gehienak Beasainen, Ordizian eta Zumarragan.

Monozikloz Herrira ekimenak euskal hiriburu guztietara zabaldu nahi du sakabanaketaren kontrako aldarria. Asteburuan, 145 kilometro eginda, Donibane Garazira eta Maulera iritsi dira Jon Lekuona eta Beñat Otegi ordiziarrak.

Jaiak 110 kilo mondeju janez hasi ondoren, atzo ospatu zuten Santa Fe zaldibiarrek. Joxepane ostatukoek bota dute txupina. Goiztiri txaranga kalera irten da berriz, kide ohiak omentzeko

Azkaineren eta Goierriren artean ibili ohi da Lierni Elortza (Segura, 1965), aspaldian. Ordiziako feriara eta Segura Irratira asteazkenero joaten da —elkarrizketa ...

Tere Irastortza idazle zaldibiarrak atzo goizean aurkeztu zuen, Donostian, Mundua betetzen zenuten poema liburua. Pamiela argitaletxearekin argitaratu du.Heriotza dute gai olerkiek. Aitari eta amari eskaini die poema bana, baina ez duela pertsonalizatu...

Aramako alkate karguan bigarren lau urtekoa hasi du Asier Mujikak (Arama, 1977). Hauteskunde prozesu beretik abiatuta, udalaren funtzionamendua aldatu nahi dute, kideei gehiago zabalduta.

Osasunerako ez dela kaltegarria jakinarazi du Beasaingo Udalak.
