Albisteak

Jesus Mari Gibelalde eta Antton Sukia, bi goierritar Korta sariarekin

Enpresa alorrean egin duten ibilbidea eta erakutsi duten kemena aitortuko die Eusko Jaurlaritzak. Imat altzairu enpresa sortu du Gibelaldek, eta Sukia Eraikuntzak Sukiak

Udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketaren 15. edizioa antolatu dute

Urretxuko eta Zumarragako dendariek abenduaren 1a baino lehen eman behar dute izena, merkataritza bulego teknikoan. Erakusleihoak abenduaren 10erako prest egon behar dira

Goierri Gorrirentzat, porrot mingarria

2-3 galdu zuten Leioako nesken aurka, 65. minutuan bi goleko errenta eduki arren

Solarisek 100 autobus egingo ditu Milanerako

CAFen filialak 100 autobus elektriko saldu dizkio Milango ATM operadoreari, eta 1.000 autobusen langa gainditu du

Xabi Zurutuzak Espainiako txapelketa irabazi du Supermoto Road 250 kategorian

Moto gidari legazpiarrak LLeidako Alcarras zirkuituan irabazi du titulua. Valentziako Albaidan eta Alacanteko Villenan jokatu dira txapelketako beste bi probak. Zurutuza faboritoen artean zegoen hasieratik.

Joxe Aldasoro etxarriarrak irabazi du Ahoz Aho lehiaketa

Asteburuan egin dute Ahoz Aho jaialdiaren gala nagusia Ordizian. Aldasororekin batera, Ane Arrugaeta berrobitarra eta Ester Poveda gasteizarra izan dira sarituak.

DATUAK

Asteburuan beste 84 kasu atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailaren arabera, ostiralean 38 kasu berri agertu ziren, larunbatean 18 eta igandean beste 28; asteburuan 84 kasu guztira. Positiborik gehienak Ordizian, Zumarragan, Urretxun eta Beasainen dituzte.

Altzagan ere Euskaraldiarekin bat egin dute

Altzagako Ahobiziei eta Belarriprestei txapak banatu dizkiete. 34 Ahobizi eta Belarriprest 1 daude izena emanda.

Oripavi elkartearen Kultura Arteko Eguna

Legazpiko Oripavi elkarteak Kultura Arteko Eguna ospatu zuen larunbatean. Eguraldi ona lagun, munduko toki ezberdinetako artisau lanak erosteko eta jakiak dastatzeko aukera egon zen. Gainera, ipuin kontaketa saioa, musika, tailerra, bazkaria eta hitzal...

Goierriko Hitza

Iker Baztarrikak irabazi du Huelvako Iberman Ironmana

Jon Erguinek zortzigarren egin du maratoi neurriko mendi bizikleta frogan.

Goierriko Hitza

Patxi Arrondok eta Naiara Peñagarikanok irabazi dute Osinalde bola txapelketa

Larunbatean jokatu zuten, Gabiriako Alkainburu bolatokian.

Maialen Igartua

Oripavik autobiografia egiteko aukera ematen die adinekoei

Oripavi elkartean beraien bizitza laburtzen duen dokumentua ondorengoei uzteko aukera ematen die adineko pertsonei. Tailer hau 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Bakoitzak bere bizitzaren istorioa jasoko du, testu eta argazkiekin,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aritz Lasak aurrera egin du lau t’erdiko txapelketan

Lau t’erdiko pilota txapelketan ari diren bi goierritarretatik batek lortu du lehiaketan aurrera egitea. Aritz Lasa urretxuarrak Elezkano mendean hartzea lortu du, bi tantoko aldearekin (22-20). Zallan jokatu zuen atzo partida Lasak,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa