Albisteak

Stock azokaren azken eguna

Ordiziako hamabost saltokik kalera atera dituzte euren produktuak. 20:00etan jasoko dituzte postuak

Legorretan izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur

Legorretako talde feministak protesta antolatu du plazan, 19:30ean. Udalak eta foru aldundiak bat egin dute deialdiarekin.

CAFek zalantzak ditu Renferen 2.700 milioi euroko kontratuaren aurrean

CAFek dioenez, enpleguan eragin dezake Renferen kontratu desiratua ez lortzeak

Beasaingo Udalak lapurrekin arretaz ibiltzeko eskatu du

Lapurrek besarkada solidarioa izeneko sistema erabiltzen dute. Ezagunen bat direlakoan besarkatu egiten dute biktima eta baliozko obejektuak osten dizkiete

Erreka egunik ez da egingo Legazpin

Urola eta horren ibaiadar txikiak ez dira garbituko azken urteetan bezala, baina errekak garbi mantentzeak duen garrantzia azpimarratzeko asmoz, eskualde mailako bideo bat egingo dute eta irailean zabalduko dute sare sozialen bidez.

Goierriko lehen arretako zentroetan kontzentrazioak egin dituzte

Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga eta Legazpin egin dituzte kontzentrazioak Osakidetzako langileek

Erosketa bonoen salmenta bikoitza Zaldibian

Asteburu honetan erosketa bonoen 2. edizioa eta mondeju pintxoa dastatzeko bonoa salduko dituzte plazan

KORONABIRUSA

Hamabi positibo kasu berri agertu dira Goierrin

Osasun Sailak emandako datuen arabera, Beasainen, Ezkio-Itsason, Legazpin, Olaberrian, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan agertu dira kasuak.

Aterpean babestuta egin dituzte marrazketa saioa eta piknika Zumalakarregin

Larunbatean lagun mordoxka elkartu ziren udaletxeko arkupean, eta zerbait jan bitartean museoaren eraikina marraztu zuten.

Goierriko Hitza

Larrain dantza ikastaroko entsegua Zumarragako kultur etxean izango da

Urtero bezala, Irrintzi dantza taldea Zumarragako jaietako larrain dantza prestatzen ari da. Entseguak beraien lokalean egiten dituzte (Antonino Oraa kalean), baina atzo ura sartu zen. Hori dela eta, biharko (asteartea)

The post Larrain dantza ikastaroko entsegua Zumarragako kultur etxean izango da appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezkio-Itsasoko herri eskola lehen aldiz izango da biharko Eskola Txikien Festan

Irailean jarri zuten martxan hamar ikaslerekin, eta amaitzear den ikasturtearen balorazio ona egin dute gurasoek .Gabirian egingo dute Eskola Txikien Festa bihar, 10:30ean hasi eta iluntzera arte

Maialen Igartua
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa