San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Irailetik azarora bitartean, Europako Ondarearen V. Jardunaldiak egingo dituzte. Gipuzkoa mailan 150 ekitalditik gora antolatu dira, horietatik 23, Goierrin. Aurten, transmisioak ondarearen kontserbazioan duen garrantzia landuko dute.

Goierri Busek kudeatzen ditu Goierritik Donostiako Kanpusera doazen autobusak. Datorren astean erabakiko dute zerbitzua bideragarria den

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 8 positibo gehiago agertu dira koronabirusaren testetan. Beasainen lau kasu berri daude, eta bana Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan.

Iraileko azoka berezian Bareak elkarteko 20 dendak baino gehiagok euren produktuak kalera atera dituzte. Azoka 20:00ak arte egongo da zabalik

Urtarrilera arteko agintaldia bukatuko duela argitu du ordiziarrak, baina ez dela hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko. Errektore izatea "plazera, eta batez ere, ohorea" izan dela dio, eta orain arte egindakoaren balorazio ona egin du.

Deialdia irailaren 15erako da. Ikasturte hasiera «segurua eta adostua» eskatzen dute. Hezkuntza sailburuak bilerara deitu ditu sindikatuak, greba indargabetzeko asmoz.

Frantziako Tourreko 11. etapan erori egin da ormaiztegiarra, eta ospitalera eraman dute, lepa uztaia hautsita izan dezakeelakoan.

Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, Goierrin 12 kasu gehiago zenbatu dituzte atzotik. Ordizian, Lazkaon, Zumarragan, Beasainen, Urretxun, Seguran, Araman eta Mutiloan agertu dira.

Construcciones Moyua enpresak egingo ditu lanak, eta bost hilabete inguru iraungo dute. Aurten farmaziatik elizara bitarteko eremua konponduko dute, eta 2016ean beste erdia

Aurten Urretxu eta Zumarragako lau ikasle saritu dituzte Urruzuno literatur lehiaketan. Bi Joxe Mari Iparragirre institutukoak dira eta beste biak Urretxu-Zumarraga ikastolakoak. Institutuko Alaitz Estonbak Bizitzaren jokoa olerkiarekin irabazi du
The post Herriko lau ikasle saritu dituzte Urruzuno lehiaketan appeared first on Otamotz.

Zumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzako kideek haurrekin batera burutzeko ekintza bat baino gehiago prestatu dute azkenaldian. Gabonetan Aiton-amonen eta biloben Egunean elkarrekin eskulanak egiten jarri zituzten egoitzan bertan eta, oraingoan,
The post Nagusiak eta haurrak jolasean elkartuko dira etzi Zumarragako Euskadi plazan appeared first on Otamotz.

Larunbatean estrenatuko dute, Bide Berdeen Nazioarteko egunean; 16:00etan jarri dute hitzordua Mutiloako plazan

Hauteskundeetako emaitzek udalen osaketaz gain, beste hainbat erakundeetan ere eragingo dute.
Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan Goierriko 22 udalen osaketa erabaki ...

Elkarretaratzeak egingo dituzte aste honetan