Albisteak

II. Goilurrak Rallya martxan da

Lazkaoko Ikulluk eta Azkoitiko Errebueltiek elkarlanean bigarren aldiz antolatutako II. Goilurrak Rallya gaur hasi da. Segurtasun distantziak mantendu daitezen, asistentzia gunea Olaberriko Zirkuituko zabalgunera aldatu dute.

San Adrian igarobidean indusketak zuzenean

Andueza parketxeak Aizkorri-Aratz natura-parkea ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Bertan indusketa arkeologikoa zuzenean ikusteko aukera egon da.

Iritsi dira Santiagora Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta

Bihar bisita izango du Albizuk A lamako kartzelan. 677 kilometro egin dituzte bizikletan, bost etapatan banatuta, Sareren Izan Bidea ekimenaren barnean.

Beasaingo Udalak hiru etxebizitzak gizarte beharrei erantzuteko erabiliko ditu

Bista Alai auzoko bi etxebizitza tutoretzapean dauden gazteen emantzipazioa ahalbideratzeko eta Oriako pasealeku etxebizitza etxegabeei aterpea emateko erabiliko dira

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sentsibilizazio kanpaina egingo du astelehenean Ordizian

Ostalaritza sektorera bideratutako kanpaina bat da, COVID-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu, eta Gipuzkoan Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak gidatuko du.

Zeraingo festak bertan behera geratu dira

Bertan behera geratu dira abuztuaren 13tik 17ra Zerainen egiten dituzten festak. Udalak jaiak gogoan izateko eta ekoizleei laguntzeko produktu sortak banatuko ditu Zeraingo etxeetan.

Loinatz Musika Eskolak aurrez aurreko klaseak berreskuratuko ditu irailean

Kontingentzia planak ezarritako segurtasun neurriak betetzeko protokoloa sortu dute. Irailean hasiko da 2020/2021 ikasturtea

Euskararen erabilera indartzeko plana aurkeztu du Ordiziako Udalak

2011n egindako neurketaren arabera Ordizian %38,6koa da euskararen kale erabilera; "irauli" beharreko zifra Ordiziako Udalaren ustez.

Janire Arrondo

Serranok agintaldian egindakoaren laburpena egin du

Gaur eguerdian Mikel Serrano Zumarragako alkate sozialistak bera buru duen udal gobernuak agintaldian (2011-2015) egindakoaren laburpena egin du ordubete eta laurdeneko mintzaldian. Serranok inbertsioetatik harago, gizarte mailan egindako lanari azpimarra

The post Serranok agintaldian egindakoaren laburpena egin du appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskal Herriko lehenengo trail estazioa

Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan Euskal Herriko lehenengo trail estazioa ireki dute. Kirol turismoa erakarri nahian, 279 kilometrotan luzera eta zailtasun desberdineko 16 ...

Goierriko Hitza

Ume isilen burbuila

Gautena Gipuzkoako Autismo Elkartearen Zumarragako egoitzan 60 bat familia artatzen dituzte.

Imanolek ez du hitzik egiten,  Imanolek musuak ematen ditu. Imanol 20 urteko ...

Goierriko Hitza

Iritsi da Korrika Goierrira

Gaurdia jota iritsi da Korrika 19 Legorretara, goizeko seiak aldera arte bailarako errepidetan ibiliko da

Janire Arrondo

Omenaldia egingo diote gaur Ordizian Joxan Juanes 'Urola'ri

20:00etan hasiko da ekitaldia Altamiran omenaldi xume batekin

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa