Albisteak

Legazpiko Nerabeentzako zerbitzuak ikasturtea amaitzear du

Herriko 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzuak bere jarduna moldatu behar izan du uda berezi honetan Covid-19ak eraginda, eta programazio berezia landu du. Irailaren 3an jarriko da berriz martxan.

CAFeko Enpresa Batzordeak Itxaso Zalduaren atxiloketa salatu du

Sindikatuek kezka agertu dute Zalduaren egoeraren inguruan, eta "berehala aska dezatela" eskatu dute. Biharko ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea deitu dituzte.

Beasainen eta Ordizian beste positibo kasu bana agertu da

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, beste bi positibo atzeman dituzte azken orduetan Goierrin, bata Beasainen eta bestea Ordizian.

Gizarte zentroak hainbat ikastaro eta tailer jarri ditu berriz ere martxan

Lau hilabetez geldi egon ondoren, ikasturtea amaitzeko aukera eman die Buztintegik bazkideei. Kafetegiko areto nagusia ere irekita dago arratsaldez. Ile apaindegia maiatzetik dago zabalik

Usurbilen igandean hasi eta Zaldibian datorren igandean bukatuko da aurten Sega Liga

Almitzaren nazioarteko erako Sega Liga bi jardunalditara murriztu dute aurten, koronabirusa dela eta. Usurbilen, Herri Kirolen Egunaren barruan egin dute lehen saioa, 20 segalarik. Hurrengo hitzordua Zaldibian dute, igandean.

Artilea bildu, konposta egiteko

Gipuzkoako landa garapeneko eta nekazaritza arloko elkarteak artile bilketa egiten ari dira; lehen saioa Idiazabalen egin dute. Konpostatu egingo dute, prozesu berezi batekin

Udako aisiari zuzendutako zerbitzua ez duela etengo esan du aldundiak

COVID-19 kasuen goraldiaren aurrean, udaleku irekiak «aldi baterako» bertan behera utz ditzatela eskatu die Eusko Jaurlaritzak udalei. Aldundiak, ordea, zerbitzua eskainiko die jarraitu nahi dutenei.

ariane vierbücher

Aurten, lore sariketa ere xelebrea

Urretxuko eta Zumarragako udalek bi herriak loreekin apaintzen dituzten herritarren lana saritu dute. Loreak oparitu dizkiete eta, maskara musuan, ezin izan dituzte behar bezala usaindu.

Kea taldea. ‘Bideak’

Kea, Beasaingo hiru anaik 2004. urtean sortutako taldea da. Irudietakoa, Kamera3 diskoko Bideak kantaren bideoklipa da. Egilea: Kea Taldea

Goierriko Hitza

Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean

Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko GI-632 errepideko Argisaoko tunelaren irteeran, Bergarako norabidean, mezu aldakorreko panel berria instalatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik. Horretarako, Bergarako norabideko galtzada, Zumarragako eta Urretxuko lotuneen artean,

The post Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martxoan Bertsoa lehiaketak dagoeneko baditu finalistak

Ostiralean Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Ez don 13 taldea nagusitu zen (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Ane Beloki). Talde honek, lortutako puntuei esker,

The post Martxoan Bertsoa lehiaketak dagoeneko baditu finalistak appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Dhuna (zuzenean)

Goierriko hiru neskak osatutako taldea da Dhuna. Irudian, KKinzona irratian egindako saioa. Egilea: KKinzona

Goierriko Hitza

Deaf Squad (zuzenean)

Deaf Squad talde legazpiarra zuzenean, Arrasateko gaztetxean (2014-03-08) egindako kontzertuan. Egilea: txarlyzonaresidual

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa