Albisteak

San Adriango igarobideko indusketak zuzenean ikusteko ibilaldia antolatu du Anduetza parketxeak uztailaren 25ean

San Adrianen indusketa arkeologikoa ikusiko dute bisitariek zuzenean eta azken aurkikuntzen berri izango dute.

Udari zukua ateratzeko lanetan ari dira gazte asanbladan

Bihar kontzertua egingo dute Gaztetxen John Dealer & The Coconuts eta Billy Club taldeekin. Ikasturte berriari begira ere jarrita daude dagoeneko. Lekanazpi elkarteak ere, herriko musika taldeen kontzertu akustikoa antolatu du.

Urbiako San Inazio jaiak bertan behera geratu dira

Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak uztailaren 1ean egindako juntan hartu zuen erabakia osasun egoera dela eta.

Segurako denboraren makina

Koronabirusa dela eta, dena airean dago eta urrutira bidaiatzera arriskutsu samarra izan daiteke. Seguran, espazioan bidaiatu nahi ez dutenek denboran bidaiatu dezakete.

Abuztuko oporraldiaren atarian, zalantza ugari goierritarren artean

Azkeneko momentura arte ari da itxaroten jendea, oporrak igarotzeko tokia aukeratzeko. Hotel handiak baino, landa etxeak eta etxe partikularrak nahiago dituzte goierritarrek, toki lasaiak azken batean. Bidaia bertan behera uzteko aseguruen kontratazioak nabarmen egin du gora.

Ordiziako EAJk emaitzen balorazio «positiboa» egin du

Egoera kontutan izanda partehartzea jaitsi izana normaltzat jo dute, baina bozak «herritarren segurtasunerako eta osasunerako berme guztiekin» egin zirela uste dute. Ezenarrori «Ordiziar guztien alkatea gisa baino gehiago, EH Bilduren buruzagi gisa jardun izana» kritikatu diote.

Izpilunak ikuskizunak bakarrizketak eta musika uztartuko ditu Igartzan

Gaur izango da emanaldia, 20:00etan. Izpilunak bikoteak bakarrizketak sartzen dituen lehen aldia izango da. Diskoa grabatzeko geldialdia egingo dute jarraian

K. Garralda Zubimendi

Kukai dantza taldeak 'Gelajauziak' ikuskizuna eskaini du Beasainen

Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna eskaini du Beasaingo Loinazko San Martin baselizaren kanpoko aldean. Garai berrietara egokituta, segurtasun neurri bereziak hartu dituzte.

Herri hezitzaile ikuspegiarekin egindako lana goraipatu dute Ordizian

Herriko 18 eragile biltzen ditu Hiri Hezitzailea egitasmoak; Herri Curriculuma diseinatzea da datozen urteetarako erronka

Janire Arrondo

Albisuaren ‘Urratsak’ lana ikusgai dago Antioko zentroan

Itziar Albisua artista zumarragarraren artelanak ikusgai daude Antioko Interpretazio Zentroan. Bere lanaren atzera begirakoa egin, eta bere ibilbidean sortutakoa bildu du Urratsak erakusketan. Asteartetik ostiralera goizez ikus daiteke eta larunbatetan

The post Albisuaren ‘Urratsak’ lana ikusgai dago Antioko zentroan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Harrera bulego berria egokituko dute Beasaingo udaletxean

Herritarrei zerbitzu bateratua eta hobea ematea da udalaren helburua

Eskeine Legorburu

Erabaki da zein talde arituko diren Trebezia Lehiaketako finalera

Poliki-poliki aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren laugarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren igandeko final handian. Azkeneko bi asteetan bi kanporaketa jendetsu

The post Erabaki da zein talde arituko diren Trebezia Lehiaketako finalera appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskal Kanten Lehiaketa Lazkaon

Euskal musikaren eta kantuen zaleek hitzordu berezia dute datorren ostiralean Lazkaon. Euskal Kanten Lehiaketa egingo da Arerian, lehenbizikoz. Musika Eskola, Gerriko Elkartea eta ...

Goierriko Hitza

XX. Iparra Hegoa Seguran

Martxoaren 9tik 15era ospatuko da Seguran XX. Iparra Hegoa astea. Aurten, astearen gai nagusia Biharko Euskal Herria: nora goaz da, eta astelehenetik asteazkenera, ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa