Albisteak

Azoka egingo dute bihar Ordizian, neurri bereziak hartuta

Baserritarrek plaza nagusian jarraituko dute, fruta saltzaileak zuhaiztian egongo dira, eta plazaren kanpoaldeko saltzaileak, frontoi txikian. Arropa saltzaileak ez dira etorriko.

Azken 24 orduetan ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Goierrin

Igandean Ordiziako azken kasua jaso zutenetik, Osasun Sailak ez du Goierrin agertutako beste kasurik jakinarazi. Martxotik hona 382 lagun jo ditu koronabirusaren gaitzak eskualdean.

Euskaraldiari atxikipen zabala

Euskaraldiaren aurkezpenean 60 bat lagun elkartu dira. Dagoeneko 42 entitatek eman dute izena 'aittugune' izateko, tartean GOIERRIKO HITZAk.

HAUTESKUNDEAK

Emaitzen balorazioa, Goierriko hautagaien eskutik

Hauteskundeetan denak irabazle atera ohi direla esan ohi da. Baina emaitzak gazi-gozoak izan dira, alderdi bakoitzaren arabera. Goierriko hautagaiek igandeko emaitzen balorazioa egin dute.

Olaberriako Arcelor Mittaleko langileek grebara joko dute

ELAk eta UGTk sinatutako aurre akordioari ezezkoa esan diote langileek, eta zuzendaritzari negoziatzen jarraitzeko eskatu diote. Soldata igoera duinak eta egutegia eta bajak adostea eskatzen dute.

Egoera normaltze aldera «aste hau klabea» izango dela dio Ezenarrok

Positibo bat gehiago atzeman dute Ordizian eta guztira 74 dira. Ordiziako alkateak herriko merkataritza eta ostalaritza babesteko deia egin die herritarrei

HAUTESKUNDEAK

EH Bildu izan da garaile Goierrin eta EAJ 1.200 boto beheratu da

Parte-hartzea eta errolda murriztu arren, EH Bilduk 500 boto igotzea lortu du, eta 16 herritan bozkatuena izan da. EAJk herri nagusietako batzuetan irabazi du, bototan jaitsi arren. PSE-EE ere jaitsi da; Podemos eta PP, hondoratu.

Urtsuaran errekako hiru presa bota eta Mateo Mujika kalea partzialki itxiko dute

Errotagaina pareko, Igarondo aurreko eta Floreaga atzeko presak eraitsiko dituzte. Diputazioak egindako ikerketa baten arabera, presa txikiek arrain espezie batzuen migrazio prozesuak oztopatzen ditu.

1956ko hotzaldia

Adin batetik aurrerakoek ondo gogoan dute oraindik ere, duela 59  urteko otsaila. Europako osoan historiako tenperaturarik hotzenak izan ziren 1956ko otsailan. Zumarragan eta ...

Goierriko Hitza

Artzaintxo egunak

Lenbur Fundazioak antolatuta, Legazpiko Erreizabal baserrian artzaintzaren eta gaztaren mundua ezagutzeko aukera izango da martxoko asteburuetan. Familiei zuzendutako egitasmoa da ‘Artzaintxo Egunak Legazpin’.

...

Goierriko Hitza

«Ikusten dudana baino, barruan sentitzen dudana margotzen dut»

Kontxi Simon ormaiztegiarrak gaztetatik izan du margotzeko zaletasuna. Sentimenduak azaleratzeko eta lasaitzeko erabiltzen du margoa, baita ihes egiteko ere. Donostian hasi zen ikasten, ...

Goierriko Hitza

Joakin Izagirre segurarra garaile Goierriko bola txapelketako lehen jardunaldian

Atzo hasi zen Goierriko bola txapelketa, Gabirian, eta apirilaren 25ean jokatuko dute finala, Seguran.

Goierriko Hitza

Munduko zuhaitz landare berezienetakoak landatu dituzte Zegaman

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin eta San Celoniko udalarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Goierriko Hitza

Odolkiak ere badu bere zientzia

Beasaingo odolkia nola egiten den eta nola dastatu behar den azaldu dute, Lemniskata elkarteak antolatutako saioan

Goierriko Hitza

Zegama Aizkorriko dortsalek badute izena

Gaur arratsaldean egin dituzte maratoirako eta kilometro bertikalerako dortsalen zozketak

Goierriko Hitza

Goierriko EH Bilduko alkateek biharko Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute

Kontseiluak antolatu du manifestazioa 'Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara' lelopean, 17:00etan, Gipuzkoako Plazatik hasita

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa