Albisteak

Txistu doinuak inoiz baino ozenago

Atzo Mariren bisita izan zuten Beasaingo hainbat auzotako balkoietan. Zaldizurretan hainbat gaztek egindako Mariren Jaitsiera inprobisatuak kritika ugari jaso ditu. Beasaingo Udalak "erantzukizunez, errespetuz eta egoerak eskatzen duen tamainan" jokatzea eskatu die herritarrei.

Astelehenean irekiko dituzte autoeskolak

Gidabaimena ateratzeko praktiketan ikasleek zein irakasleek maskara erabili beharko dute ezinbestean.

Maddi Imaz Beasaingo EH Bilduko zinegotziak kargua uztea erabaki du, atzoko Zaldizurretako gertaeraren harira

"Bihotzez eskatzen dut atzo gertatutakoa talde politikoari ez atxikitzea, atzokoak nire pertsonaren arduragabekeriak izan baitziren. Hori horrela izanik, eta honek guztiak sortu duen oihartzuna eta kaltea kontuan izanda, kargua uztea erabaki dut. Barkamena eskatu nahi dizuet Beasaingo herriari".

Astelehenean neurri berriak sartuko dira indarrean

Goierri bigarren fasean sartuko da maiatzaren 25ean. Etxean biltzeko aukera egongo izango da, gehienez ere hamabost pertsona. Elkarte gastronomikoek ere irekitzeko aukera izango dute, ostalaritzako baldintzetan.

Zer esana eman du Beasaingo festen lehenengo eguneko hainbat gazteren jarrerak

Beasaingo Zaldizurreta plazan hainbat gaztek Mariren Jaitsiera irudikatzeko egindakoak zer esan handia eman du, eta kritika ugari sortu ditu sare sozialetan eta komunikabideetan. 13:00etan Beasaingo Udaleko Bozeramale Batzordea bilduko da egoera aztertzeko.

[AZKEN ORDUKOA]

Astelehenean bigarren fasera pasako da Goierri

Ez da ordutegik mugarik egongo astelehenetik aurrera. Horrek zenbait aldaketa eragingo ditu: tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango da, eta %30eko aforoa izango dute gehienez. Horrez gain, 15 lagun arteko bilerak baimenduta egongo dira -orain hamar artekoak egin daitezke-.

Lazkaomendirako pasabidea aukeratzeko bozketa datorren astean izango da Lazkaon

Asteazkenetik larunbatera eman ahalko dute lazkaotarrek botoa, eta proposamen bozkatuena garatuko du udalak gero

Aimar Maiz

Beasaingo Herri Plan Orokorra egiteko, 'Gaur Biharko' parte hartze prozesua egingo dute

Haurrekin, gazteekin eta elkarteekin bilduko dira abendura arte, eta urtarrilean eta otsailean herritarrekin bilduko dira

Ane Arrieta

Musti taldeak lagun onenaren sariak eman ditu

Urolako Ekain Aseginolazari, Realeko Sandra Ramajo eta Realeko Gorka Elustondo jokalariek jaso dituzte aurten Musti Mujika elkarteak ematen dituen lagun onenaren sariak. Atzo eman zituzten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

The post Musti taldeak lagun onenaren sariak eman ditu appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jon Marotok 'El Puro' eskalatu du

Jon Maroto mendizale urretxuarrak Riglos (Huesca, espainiar Estatua) herriko El Puro mendia eskalatu du asteburu honetan. Marotok adrenoleukodistrofia du eta gurpildun aulkian joaten da alde batetik bestera, baina bere lagunen laguntzarekin eskalatzaileen artean ospe handia duen pareta hau igotzea lortu du. Urretxuko mendizale honen hurrengo erronka Espainiako eski selekzioan sartzea da. Azaroko azken asteburuan egingo ditu probak, Baqueiran (Herrialde Katalanak).

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataun San Martinen haurren jolas gela egokitzen aurki hasiko da udala

2015aren hasieran prest edukitzea da asmoa

Aimar Maiz

Rafaeleneko Prontxik ehun urte

Ataungo Prudentzia Zubia Barandiaranek mendea bete du. Erizain lana egina da Bartzelonan, Madrilen eta Donostian. Rafaeleneko beheko suaren bakean gogoratu ditu bizitzako aldaketak.Beheko suaren epelean, apain-apain jantzita eta buru argiz egin die har...

Goierriko Hitza

Biharko Bixibixi saioan hizkuntza politikaren eragingortasunaz ariko dira

Santos Beloki eta Aitor Calvillo ariko dira gaiaren inguruan, 12:15etik aurrera

Maialen Igartua
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa