San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Maiatzaren 9an elikagai bilketa egin zuten, Gurutze Gorriari dohaintzan emateko.

Herriko bi ostalaritza zerbitzuei begirako neurri ekonomikoak dira batzuk. Foru Funtsaren jaitsierak aurrekontu aldaketa dakarrela ere jakinarazi dute, eta udaletxeko ganbarako lanen esleipena berriz jarri dute martxan

10.001 biztanle baino gutziagoko eta kilometro koadroko 100 biztanleko baino densidade txikiagoa duten herrietan kendu dira ariketa fisikoa egiteko ordutegiak. Beasainek eta Ordiziak ere badituzte mugak.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek egin dute deialdia.

Ohi baino ekintza gutxiago egongo dira, eta ezingo da ikustera bertaratu

Ingurumen proiektua hasi du Ataungo Udalak. Saguzar espezieak babesteko urmaela sortuko dute Aitxu aldean. Gaixotutako pinudi baten lekuan, bertako zuhaitzei lekua egingo diete

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako mobilizazioa da, 11:00etan, Loinazko San Martin plazan.

Eukaliptuen landaketa eragiten ari den kalteez ohartarazteko bideoa zabaldu du Naturkon elkarteak. Erakundeei eta baso lurren jabeei, landaketa mota horiek geldiarazteko eskatu diete.

Bihar Seguran eta etzi Zegaman eskainiko dituzte kontzertuak, 18:30ean

Eraldatzen elkarteak Transfeminismoruntz eraldatzen jardunaldiak egingo ditu abenduaren 5etik 7ra. Hitzaldiak, mahainguruak eta kontzertuak antolatu dituzte jardunaldien baitan. Eraldatzen elkarteak gogoeta prozesu bat ireki du aurrera begira hartuko duen izaeraren
The post Transfeminismoan sakontzeko jardunaldiak Eraldatzenen eskutik appeared first on Otamotz.

Duintasunaren eta eskubideen aldarrikapena oinarri, ekitaldia egin zuen Ordiziako Memoria Historikoa Berreskuratzeko taldeak Burgosen; bertan fusilatu zuten Benito Garcia 1936ean.

Goierritarrek 10-22 irabazi zuten Vigo RCren aurka.

Batzar irekia egin dute Gernikako Arbola plazan, herritarren iritziak, nahiak eta ekarpena jasotzeko helburuz

Beasainek, Ezkio-Itsasok, Zumarragak, Legazpik eta Ormaiztegik bat egin dute Ondarea Bertatik Bertara egitasmoarekin

Saio erregularra egin dute, Urretxu2rekin jokatu duten Zaldibiako finalean

Azaroa hil emankorra du Nekane Munduate Urdangarin Mun artista ataundarrak (Lazkao, 1973). Lizarrustiko parketxean Ilintia erakusketa eduki du. Zeramika lanak dira. Bestetik, Uztaritzeko Ttirritta tabernan ere (Lapurdi), orain arteko ibilbidea laburbiltzen duten lanak ditu. Hilaren 30era arte, biak. Lizarrustiko erakusketan zer motatako lanak bildu dituzu? Zeramikazko lanak dira, muralak eta eskulturak. Eduki dut bolada bat mural zeramikoak egin ditudana. Baina nire ikas prozesua, Arte Ederretan ere, eskulturan izan zen, eta horretan lizentziatu nintzen. Azkenean, bakoitzari barrukoa ateratzen zaigu; eskulturetarako joera gehiago dut muraletakoa baino. Mural zeramikoak sartu ditut, barruko harra zeratzeko. Baina gehienak eskulturak dira. ‘Ilintia’ izendatu duzu, Sarrionandiaren testu batetik hartua. Joseba Sarrionandiaren Munduko zazpi herrialdetako ipuinak liburua irakurri, eta hortxe azaltzen zen hitz hori. Ez nion zentzurik bilatzen, jakin nuen arte zen zen: sua itzalduta dagoenean, brasa horiek itzalduta daudela ematen du, baina oxigeno pixka horrekin berpiztu egiten da. Hori da ilintia. Irudi horrekin jolastu duzu? Bai. Askotan, putzada batek balantzaren alde batera edo bestera ekartzen gaitu. Nire lanetan beti identitatea lantzen dut, eta putzada horrek zer esan handia dauka. Gero, beti erabiltzen ditut sustraiak; emea ere bai, eme naizen aldetik; begiradak, amodioa, desamodioa… Nolabait, herriaren edo identitate kolektiboaren ikuspuntu eta ideia horiek hartzen ditut, putzada horrekin. Euskara [...]