Albisteak

Positibo kasu bat gehiago agertu da Zumarragan eta Goierrin 308 dira guztira

Goierrin kasurik gehien agertu den herria da Zumarraga; gaurkoarekin, 77 dira. Goierrin berriz, 308 dira orain arte agertutakoak. Ospitalean 5 lagun daude zaintzapean.

Orkatz abesbatza etxetik kantuan

Aurrez aurre elkartu eta entseatzeko aukerarik ez dutenez, Zegamako Orkatz abesbatzakoek etxetik abestu eta bideo hau osatu dute, teknologia berriak erabiliz.

Lehenengo lasterketa birtualean parte hartu dute Aritz Egeak eta Ainhoa Sanzek

50 egun konfinaturik igaro ondoren eta aste bete kalean kirola egiten jardunda, Salomonek bost kilometroko aldi bereko lasterketa antolatu du.

Positibo kasu berria antzeman dute Legazpin

307ra igo da Goierriko kutsatu kopuruaren zifra Legazpiko azken positibo kasu zenbatu ondoren.

Miren Etxezarreta: "Beldur naiz prozesu honen guztiaren emaitza izango dela jende askok sufrituko duela, beste hainbatean bezala"

Miren Etxezarreta (Ordizia, 1936) EHUn Ekonomia lizentziadunak eta London School of Economicsen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktoreak, elkarrizketa truke batean parte hartu du 'Berria' egunkarian Mari Karmen Gallastegi EHUko Ekonomiaren Teorizazio katedradunarekin batera. Ezkor dago Covid-19ak eragindako osasun krisiak ekar dezakeenak.

Goierriko Hitza

Ataun 35 urte korrika

Gutxik irudikatuko zuen, 1979an, praka motzak jantzita errepidean korrika egiteko ohitura zer nolako arrakasta izango zuen 35 urte geroago. Ataunen zenbaitzuk ikusi zuten zerbait, eta Oargi-Troskaeta elkarteak Hiru Auzoetako Korrikaldia antolatzeari ekin zion. Urte batean huts egin ondoren, igandean 34. ekitaldia du. Lasterketa berezia da Korrikaldia. Batetik, ibilbideagatik: Gipuzkoako herri luzeenaren fama baliatuz, Ataungo hiru auzoak lotzen ditu, joan-etorrian. Bestetik, gogortasuna: San Martingo plazako 198 metroetatik 400era. Gaur egun 17,8 kilometroko ibilbidea osatzen du. Baina ez da beti hala izan. Aurreneko hiru urteetan maratoi erdiko distantzia (21 kilometro) zuen Korrikaldiak. Kurioski, hiru lasterketa haiek Agustin Zabaleta leitzarrak irabazi zituen, 1979koa, 1980koa eta 1981ekoa. Neurri horretako denbora marka 1:07:47 orduan geratu zen. Ondoren, 1982tik aurrera, beste urte mordoxka batean 17 kilometro pasakoa izan da, maratoi erdia «gogorregia» zela eta. Hor bada aldagai bat, hain justu denbora-markak puskatzea zailtzen duena. Zenbait antolatzailek dioenez, gaur  egungo ibibildeak 300-400 bat metro gehiago du, hasieran bi itzuli egin eta atzeko bidetik joaten direlako korrikalariak. Hala, gizonezkoetan indarrrean dagoen marka Pello Garinek 1990eko hamarkadan jarritakoa hartzen dute: 56:12. Emakumezkoetan, 2010ean Maite Maiora elgoibartarrak hautsi zuen lehenik, eta 2011n Leire Elosegik ondu zuen, orain indarrean dagoen 1:07:13. Hasieran ekainean jokatzen zen, San Martin auzoko jaiak orduan egiten [...]

Goierriko Hitza

Giza proba taldekoak asto baten aurka arituko dira

Urola Garaia giza proba taldea asto baten aurka arituko da bihar, 22:00etan, Azkoitiko probalekuan (Gipuzkoa). 550 kiloko harriarekin lan egingo dute, ordu erdiz. 6.000 euro egongo dira jokoan. Faboritoa Koatei

The post Giza proba taldekoak asto baten aurka arituko dira appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkartasunak elkartasuna behar du

Nagusilaneko kideek lan isila egiten dute herriz herri. Jubilatzea eta erretiroa hartzea antzekoak izanda, gauza bera ez direla agerian uzten du Nagusilanekoen jardunak. Jubilatu eta gero, behar den lekuetan laguntzen

The post Elkartasunak elkartasuna behar du appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Nire lehen argazki lehiaketa izan da, baina ez azkena»

Ormaiztegiko Iris dendan lan egiten du Nerea Magallanesek (Ormaiztegi, 1982), eta orain gutxi tren zubiaren 150. urteurreneko argazki lehiaketa irabazi du. Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duen lehen aldia izan da, lagun kutuna eta familia arteko lehia medio. Espero ez arren, gustora jaso du lehen saria. Argazkiak ateratzeko txoko kutuna. Basoa. Argazki digitala ala analogikoa? Biak, bakoitzak bere abantailak ditu. Zaletasun bat. Eskulanak. Pelikula bat. El día de la bestia, Alex de la Iglesiarena. Liburu bat. Dan Brown-en edozein. Musika talde bat. Skunk D.F. Abesti bat. Icaro. Janari bat. Patata tortilla. Edari bat. Ardo beltza. Oporretarako leku bat. Cañada Rosal (Sevilla, Espainia). Amets bat. Bizi osoan zoriontsua izatea. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Alabaren jaiotza. Jaso duzun oparirik bereziena. Argazki kamera. Gorroto duzuna. Gezurrak. Goierriko txoko bat. Larraitz. Herriko alkate bazina… Komentariorik gabe. Ormaiztegin biziko ez bazina. Finlandian.

Goierriko Hitza

Eitzagako baserritar txikiak

Zumarragako Eitzaga auzoan jaiotakoek bazkari handia egin zuten  udaberrian. Bazkariaz gain, bilkuraren bueltan hainbat egitasmo egin zituzten, hala nola, argazki zaharren erakusketa. Eitzagako bizilagun talde  bat auzoari buruzko informazioa jasotzen ari da. Esate baterako, Eitzagako zaharrenen testigantzak bildu, garai bateko eraikinak kokatu eta haien historia batzen ari dira. Goiko argazkia erakusketarako bildutako argazkietako bat da:  auzoko bizilagunak baserritar jantzita. Goian ezkerretik eskuinera, (?), Lurdes Ormazabal, Mila Urbina, Bixi Garciandia, Arantxa Izagirre ageri dira. Behean, Joaquin, Luis eta Imanol Ormazabal.  

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa