Albisteak

Sasietak bi milioi hondakin kilo jaso ditu martxoan, iaz baino %10 gehiago

Sasieta Mankomunitateak iazko martxoan baino 174.904 kilo gehiago bildu ditu. «Bada zerbait», dio Iñaki Erauskin zerbitzuburuak. Birziklapen tasak mantendu egin dira

K. Garralda Zubimendi

Lau postu gehiago kanpoan

Ordiziako pilotalekuko hamaika ekoizleez gain, beste lau postu gehiago izan dira kanpoko aterpean. Zuhaiztia geroz eta ugariago diren enkarguen banaketarako egokitu da.

Herriko tabernen auzian kontuak enbargatzen hasi da Espainiako Auzitegi Nazionala

Auzitegi Nazionala "tabernen eta elkarteen kontuak enbargatzen" hasi dela salatu du Sortu alderdiak. 2014an onartu eta Gorenak 2015ean berretsitako sententziak Goierriko 8 taberna eta elkarteri eragiten die.

Lau positibo kasu berri agertu dira eta 260 dira guztira

Osasun Sailaren datuen arabera, beste lau positibo kasu agertu dira Goierrin, bi Beasainen eta bana Legazpin eta Urretxun. Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, eta bi sendagiri berri eman dituzte.

Etxebizitza batek su hartu du Ordizian

Santa Maria kaleko 20. zenbakian piztu da sutea. Etxebizitza hustu egin behar izan dute, baina ez dago zauriturik. Bertan bizi zen familia larrialdietarako etxebizitza batera bideratuko du udalak.

Lanera itzulita eta denda beteta

Ezkioko ostatua itxita dago. Irekita dago, ordea, Topa tabernako denda. Aste honetan lanera itzuli dira Santa Lutzi industrialdeko enpresa gehienak.

Ikasturte amaiera zehaztu gabe izateak kezka eta ezinegona eragin du eskola komunitatean

Eusko Jaurlaritza aste honetan elkartuko da hezkuntza eragileekin ikasturte amaiera «kontrastatzeko». Ebaluazioak nola egingo diren eta eskoletara itzulera noiz eta nola gauzatuko den zehazteke dago oraindik

Koronabirusak okertu egin ditu presoen baldintzak

Presoek hilabete baino gehiago daramate ingurukoen bisitarik jaso gabe. Koronabirusa kartzeletara sartzea ekiditeko hartutako neurria da, baina senitartekoak kexu dira zigorra areagotu egiten duelako.

K. Garralda Zubimendi

«Ama izandakoan piztu zitzaidan berriz ahozko istorioekiko zaletasuna»

Ataungo Espilla baserrian nekazaritza ekologikoan jarduteagatik ezagutuko dute goierritar gehienek Pili Eskisabel (Ataun, 1957). Nekazari izateaz gain, abenturazalea ere bada, ordea. Bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen martxoan Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea, eta hirugarren postua lortu zuen aitak txikitan helarazi zizkion istorio kantatu batzuk taularatuta. Ahozkotasunaren munduak liluratuta utzi zuela dio Eskisabelek. Datorren ostiralean, Ataungo Herri Antzokian, jendaurrean kantatuko ditu berriro bertso haiek, Antzeztaun zikloaren baitan.

Goierriko Hitza

Mari Cruz Galatasek ‘Ven a Zumarraga y verás’ liburua aurkeztu du

Mari Cruz Galatas musikari eta idazleak Ven a Zumarraga y verás poema liburua aurkeztu du gaur eguerdian Antioko interpretazio zentroan. Galatasek Zumarragarekin lotura estua du eta herri honi omenaldia eskaini nahi izan dio. Aurkezpen ekitaldian Vicente Zaragueta Donostiako Aquarium-eko zuzendariak parte hartu du.

Otamotz.com - Albisteak

Erreka Eguna, arrakastatsua

Eguraldi ona lagun, Erreka Eguna egin dute gaur goizean. Iaz baino lagun gehiagok parte hartu dute eta Urola ibaitik mota guztietako zaborra atera dute. Zabor hau guztia Areizaga-Kalebarren plazan jarri dute ikusgai

The post Erreka Eguna, arrakastatsua appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Urretxuko jaien balorazio bilera egingo dute asteartean

Asteartean Urretxuko jaien balorazio bilera egingo dute. 18:30ean izango da, kultur etxeko areto nagusian. Jaien balorazio orokorra egiteaz gain, ekintza ezberdinak antolatzen dituzten taldeek ekitaldi horiek baloratuko dituzte. The post Urretxuko jaie...

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa