San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Ordizian eta Zumarragan, tren eta autobus geltokietan, 06:00etatik 10:00etara banatu dituzte erabilera bakarreko maskarak.

Ordiziako San Jose egoitzako bi egoiliar eta Zumarragako Argixao egoitzako beste bi hil dira azken 24 orduetan. Gipuzkoako erresidentzietan 300 kasu atzeman dituzte dagoeneko.

Adinekoen egoitzetako " langileen osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea" babesteko eskatu du ELA sindikatuak, auzitegian hiru salaketa aurkeztuta. Egoitzak kudeatzen dituzten enpresentzat isunak eskatu ditu.

Hogeita zazpi urtez herritik kanpo ibili zen, eta Urugain eta Baionan bizi izan zen hainbat urtez, Ordiziara itzuli aurretik. Azken urteak San Jose egoitzan pasa ditu.

Ziribulio Sound System kolektiboko bi kidek emanaldi berezia egin dute etxeko balkoitik, itxialdiko egunak eta auzotarrak animatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste bederatzi positibo kasuren berri eman du Goierrin. Zumarragan, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon atzeman dituzte. Eskualdean 14 lagun daude ospitaleratuta eta azken 24 orduetan ez da alta berririk izan.

Aberri Eguneko deialdiari erantzunez, Legazpiko etxe askotan ikusi ahal izan dira ikurrinak, leiho eta balkoietan zintzilikatuta.

Oinarrizkoak ez diren aktibitateak geldiarazteko agindua altxatu eta gero, hainbat lantegitan lanean hasiko dira egunotan, bi asteko etenaldiaren ondoren. Sindikatuek eta hainbat adituk, ordea, horrek lekarkeen arriskuaz ohartarazi dute.


Ikasturtean zehar Zumarragako Ispilla kiroldegian landuko dituzten kirol-jardueren berri emate aldera, doaneko hastapen ikastaro ugari egingo dituzte datorren astean. Barruko txirrindularitza, gazteentzako barruko txirrindularitza eta giharrak lantzea helburu duen soinketa tailer berria. Datorren asteartean hasita, irailak 23, goizez eta arratsaldez hiru kirol jarduera horiek lantzeko aukera emango dute Ispillan.