Albisteak

Laguntzaileentzat bekak eskainiko dituzte Beasainen

Gipuzkoa, Bizkaia edo Arabako GKE batean gutxienez hilabete bateko egonaldia egingo duten beasaindarrentzat da diru laguntza

l. goiburu

Apirilaren 11ra arte iraungo du etxeko bakartzeak, alarma egoera luzatuta

Lau astera bikoiztu du Espainiak koronabirus izurritetik babesteko isolamendu epea. Enpresen jarduerarengan daude orain begiradak. Lantegi gehienetan lanean ari dira

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua eten du Sasietak

Bihartik aurrera, "bestelako abisurik jaso arte", Sasieta Mankomunitateak ez du bolumen handiko etxeko traste zaharrik bilduko.

Beste positibo kasu bat agertu da, eta Goierrin 19 dira dagoeneko

Koronabirusaren probetan positibo eman dutenen kopuruak gorako bidean jarraitzen du. Gipuzkoa mailan 380 dira dagoeneko, horietatik 19, Goierrin. Zumarragako ospitalean 7 lagun daude birusagatik ingresatuta.

Itxialdiari aurre egiteko ekimenak

Txistulariak, bertsoak, danborrada, pintxo-potea, urtebetetzeak, musika... denetarik ikusi eta entzun ahal izan da egunotan Goierriko balkoietan. Itxialdi garaian, bizilagunekin "elkartzeko" eta aisialdirako toki ere bihurtu dira.

Hilberria

Miguel Calvillo boluntario nekaezina hil da

Gizartearekiko erakutsi duen konpromisoarengatik nabarmendu da azken hamarkadetan Calvillo, lan sozialean.

Iñaki Gurrutxaga

Ezpata-dantza birtuala konfinamenduari aurre egiteko

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideek, bakoitzak bere etxetik, ezpata-dantza egin eta grabatu dute. Taldekide guztien irudiekin "Ezpata CoviDantza" izeneko bideoa osatu dute.

Irizar enpresak 125. urteurreuna ospatzeko ekitaldia egin du

http://youtu.be/seQkZ3zA-Wk Ormaiztegiko enpresak ekitaldia antolatu du, gaur, 125 .urteurrena ospatzeko, eta instalazio berriak inauguratzeko. Ekitaldian Irizar enpresako kideez gain, hainbat agintari izan dira, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia. Halaber, Irizar familiako zenbait senid eta enpresako hornitzaileak eta kolaboratzaileak ere bertaratu dira Ormaiztegira.

Goierriko Hitza

Aurten ere Julen Izagirrerena izango da Santa Anastasia jaietako egitarauko azala

Gaur eguerdian Santa Anastasia jaietako egitarauko azala hautatzeko lehiaketako saria banatu dute. Aurten ere Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du lehiaketa. Izagirrek Santa Isabel jaietako azken hiru azalak eta Santa Anastasietako azken biak egin ditu. Oraingoan adarra erabili du oinarri bezala eta Badatoz! izena eman dio lanari.

Otamotz.com - Albisteak

Erleek herritarrak izutu zituzten Gernikako Arbola plazan

Atzo iluntzean ehunka erle Gernikako Arbola plazako zutabe batean paratu ziren. Herritarren ikusmina eta izua piztu zuten. Udaltzaingoak ingurua prezintatu zuen eta, ondoren, Aikurrekoek erleak plazatik eraman zituzten. The post Erleek herritarr...

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa