San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren arabera, 24 orduan 13tik 18ra igo dira positibo kasuak Goierrin

Estatuaren menpeko autonomietako presidenteei jakinarazi die erabakia modu telematikoan egiten ari diren bilera batean. Espainiako Kongresuak eman beharra dauka luzapenerako baimena.

Osasun Sailak herriz herriko datuak eguneratu ditu. Kasu berri bat atzeman dute Goierrin; Ordizian izan da, eta dagoeneko koronabirusaz gaixotutakoak 13 dira eskualdean.

Segurako Udalak sormena partekatzeko deia egin die herritarrei, konfinatuta eman behar dituzten egunak eramangarriagoak egiteko. Koarentena amaitzean, herriko produktuez osatutako saskia zozkatuko dute parte hartzaileen artean.

Antolakuntzaren esanetan, "ekitaldi hau aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahiko izango gure lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea". Izena emandakoei dirua itzuliko diete.

Goierriko supermerkatuetan ilara luzeak izan dira goizean, astebururako erosketak egitera atera diren herritarrez osatuta

Zumarragako Ospitaleko larrialdi zerbitzuak atal ezberdinetan banatuko dituzte. Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Zumarragako osasun zentroak eta Idiazabalgo kontsultategia irekita mantenduko dituzte; gainontzeko zentroak berriz, itxita egongo dira.

Urretxuko Jai batzordeak bilera egin zuen asteartean eta pregoia Goierri kirol elkarteko futbol sala taldeak irakurtzea erabaki zuten. Talde honek 25 urte bete ditu. Bestalde, Gernikako Arbola plazako kontzertuetan 3gabe2
The post Goierri kirol elkarteko futbol sala taldeak irakurriko du Urretxuko jaietako pregoia appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/ulPeFCDV43Q Gogoangarria eta jendetsua izan da, beste behin, Ataunen egin duten Gau Ibilaldi Magikoa. Ipuin mitologikoak, alegiazko pertsonaiak, inguru miresgarria eta ilargi bete-betedun gauak uztarketa magikoa eragin dute, Jentilbaratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu duten hirugarren gaueko ibilaldian. 600 pertsona inguruk egin dute San Gregoriotik San Martinerako txangoa, bi multzotan bereizita.

Bihar Goierriko Hitzan Urretxun eta Zumarragan berriki eratutako Koordinadora Feministari buruzko erreportajea. Eztizen Agirresarobe eta Ainhoa Aguado kideek koordinadoraren sorrera, borrokaren ikuspegia eta aurrera begira dituzten asmoen zein grinen berri emango dute. Goierri garaiko Jabekuntza Eskolaren gerizpean sortu da. Joan den astean eskolak egindako tailerren nahiz ikastaroen balorazio bileran izan dira, Agirresaroberen hitzetan “tailerretan oso gustura gaude eta jarraipena emango diegu”.

http://youtu.be/D8_seNCNuSU Nestor Basterretxea artista larunbatean hil zen, 90 urterekin. Hark eta Fernando Larrukertek zuzendutako Amalur filmaren emanaldia prestatuta zeukan Zaldibiako Goizane topaguneak, aurretik. Horrenbestez, Basterretxeari egindako omenaldi bihurtuko da biharko zineforuma.