Albisteak

Gabiriako Ostatuak aro berria sustraituta hasi du

Lehengo ostegunaz geroztik, zabalik da berriro Gabiriako herriguneko taberna eta jatetxe bakarra. Herritarrentzat biltoki izateko helburuz hartu dute Eider Martinezek eta Mikel Asurabarrenak, ilusioz eta gogoz.

Mikel Otegiren askatasuna eskatuko du Sarek, «larriki gaixo» dagoelako

Gaur, Zumarragako ospitalean eta anbulategietan bilduko dira; ELA eta LAB sindikatuek ere bat egin dute. Biharko egun osoko egitaraua antolatu dute Itsasondon

Igerilari berrientzat probak Beasaingo Igartza taldean

Abenduaren 9tik 20ra bitartean proba egiteko aukera izango dute 2011-2012 urtean jaiotako igerilariek.

Berdintasuna etxean hasten delako

HerriLab egitasmoaren barruan, erantzunkidetasuna ikastetxeetako gurasoekin 
lantzeko ikastaroak abiaraziko dituzte Beasainen. 1.700 haurren familiek formazio esperimentala 
izango dute eskuragarri, gero esperientzia lurralde osoan hedatzeko asmoz.

Kontrol batetik ihes egindako gidaria atxilotu dute Idiazabalen

Altsasun alkoholemia kontrol batetik ihes egin eta Etzegaraten barrena jarraitu zuen Ertzaintzak. Atxilotuak ez zuen gidabaimenik eta positibo eman zuen drogen testean.

Gune gorriko txartelak kobratzeari utzi eta isunen prezioa jaitsiko du udalak

Aparkaleku mugatuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea onartu du Ordiziako udalak. Egoiliarrek, momentuz, doan eskuratu ahalko dute txartela.

Euskarari hauspoa, mezuz eta kantuz

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Goierriko herri eta ikastetxeetan. Euskara «gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» erabiltzeko eskatu dute

Ia 17 milioi euroko udal aurrekontua izango du Beasainek 2020rako

EAJren botoekin onartu da. EH Bildu abstenitu egin da eta PSE-EEk aurka bozkatu du. Ezkiagako uholdeen arriskuak saihesteko lanen lankidetza hitzarmena onartu da

KKinZona komunikazio proiektua, lehenengo hamar urteak ospatzen

http://youtu.be/TmdbHin3fZg 2004an ekin zion Urretxun eta Zumarragan KKinZona proiektu komunikatiboak, izen bereko magazinea paperean kaleratzen hasita. Kritika soziala, umorea eta ziria tartekatuz, aldizkari formatutik irrati libre izaerara pasatu zen orain zazpi urte, Internet bidez. Bost urte daramatza FM frekuentziak emititzen KKinZona irratiak. Hamargarren urteurrena gaur ari dira ospatzen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Herriko tabernen kontrako epaiketa salatu eta auzipetuak libre uzteko eskatu dute

http://youtu.be/nqiXQoU0zeI Atzo bukatu zen 35/02 epaiketaren auzi saioa, eta epaiaren zain gelditu dira akusatuak. Herriko tabernen kontrako auzia bezala ezagutzen denak, kontrako jarrera asko sortu ditu Euskal Herrian; horren erakusgarri dira aste honetan, Goierriko hainbat herritan egin dituzten elkarretaratzeak. Bilkura horietan, epaiketa salatzeaz gainera, auzipetuak libre uzteko eskatu dute dozenaka herritarrek. Bideoko irudiak Urretxu-Zumarragako bilkurakoak dira.

Goierriko Hitza

Etzi emango diote hasiera ‘Ezetz Lortu!’ lehiaketari

Ezetz Lortu! trebezia lehiaketaren hirugarren edizioari etzi emango diote hasiera. Inoizko lehiaketa jendetsuena izango da aurtengoa, 89 taldek eman baitute izena. Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako

The post Etzi emango diote hasiera ‘Ezetz Lortu!’ lehiaketari appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa