Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Ataunen beste biltoki bat izango da herritarrentzat, San Gregorio auzoko Bikarioetxean. Adinekoak elkartzeko lekua egokitu nahi du udalak. Biblioteka, ikasgela eta entsegu-gela atondu dituzte

Amaitu da 2020ko aurrekontu parte hartzaileen prozesua. 514 legazpiarrek parte hartu dute eta Legazpiko Udalak iragarri du zeintzuk diren datorren urtean gauzatuko dituzten sei proiektuak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunagatik Goierriko herri guztietan antolatu dituzte mobilizazioak.

Agenda 21eko Foroa elkartuko da ostegunean, azaroak 28, Legazpiko udaletxean. Foroaren eboluzioaz eta plastikoen erabileraz mintzatuko dira

Goierriko Pentsiodunek eta erresidentziatako kideek elkarretaratzea egin dute Beasaingo Zubimuzu plazan; Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna ere gogoan izan dute.

Larunbatean 25 bikotek parte hartu zuten Iparraren eta Eduardoren omeneko txapelketan, Arretxe elkartean. Bigarren idiazabaldarrak sailkatu dira, Sudupe eta Loidi.

Lore ilunen atalean irabazi du erlezain segurarrak. Bigarren Martin Mujika legazpiarraren eztia geratu da. Milalore atalean, berriz, Igor Altuna lazkaotarrak bigarren egin du.

Legazpiko hiru ikastetxeetan gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako ekintzak egiten ari dira ikasleak

Urretxuko Gernikako Arbola plazak feria kutsua hartu zuen atzo arratsaldean. Aspaldiko ohiturak berritzeko asmoz, herrigunea topagune bihurtu zuten bertako eta inguruetako baserritarrek Martxoko Feria Berezian. Aparteko bi azoka egiten dituzte urtean Urretxun: martxokoa eta abendukoa. Datu zehatzik ez dagoen arren, antzinatik datorren ohitura omen da, eta garai batean hilero ospatzen ziren.

Zumarragako Udalak martxan jarri du trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga kobratzeko kanpaina. Kobraketa martxoaren 1ean hasi dute eta apirilaren 15era zabalik egongo da ordainketak egiteko epea. Guztira 5.515 ibilgailu dago Zumarragan,
The post Zumarragan 5.515 ibilgailu daude appeared first on Otamotz.
