Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Iñaki Zabalo, Goierri Fundazioko zuzendari-gerenteak, adierazi du, 4.0 industriaren garapenerako teknologiarik aurreratuena eta etorkizun oparoa duen teknologia daelafabrikazio aditiboa.

Irribarriak Rezusta izango du lagun. Igandean dute aurreneko partida, Bergaran. Albisuk berriz, Laso du bikotekide, eta astelehenean dute estreinako partida.

Ongizatea, berdintasuna, enplegua eta ekonomia arloetan eman dira igoera aipagarrienak. Euskara sustatzea helburu duen kopurua ere igo da, Aittu elkartea bultzatzeko. Oriamendi kalea konpontzea, irisgarritasuna hobetzeko igogailua jartzea, erakusketa areto berria erostea eta kiroldegiko kantxaren zorua berritzea aurreikusi dituzte.

Ideia berritzaileen sailean saritu dute Irizar Taldearen zero emisioko kamioi elektrikoa, Bartzelonako Smart City World Congress topaketan.

Bost ardatz eta 16 ekintza lerro garatuko dituzte. 350 herritarrek eta eragilek hartu dute parte ekintza plana finkatu aurreko diagnosian. Esperientzia pilotua da Beasaingoa.

Ormaiztegiko jaiak ospatuko dituzte datozen bi asteburuetan, gaur hasita. Eleganteen Egunez, dotore janzteko deia egin diete herritarrei.

Ekitaldi ugari antolatu dira eskualdean, azaroaren 25eko egunari begira. Goierrin 89 indarkeria kasu erregistratu dira 2018an.

Atzegiren aldeko lehen jaialdia egingo dute bihar Lazkaon. Adimen urritasuna dutenei laguntzeko izango da, 'Denok berdinak gara' goiburuarekin. Artista ugari dira partaide

Atzo egin zen Urretxun, hileroko ohiko osoko bilkura. Bederatzi puntuko gai-ordena aurkeztu zion udal gobernuak udalbatzari, eta guztiak, aho batez onartu zituzten, ordu erdira iritsi ez zen bileran. Aurreko batzarraldietako aktak eta alkatearen ebazpenak ontzat eman eta gero heldu zieten otsaileko osoko bilkura zegozkien gainerako gaiei.

Zumarragako Ispilla kiroldegian osasun tailer teoriko praktikoak egingo dituzte bihar. Tailerra barruko txirrindularitzari lotutakoa da, eta sabeleko soinketa hipopresiboari buruzkoa izango da. Martxoaren 28an emango diote segida jarduerari; orduan, bizikletaren
The post Osasun tailerrak egingo dituzte bihar Ispillan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com berrituan parte hartu nahi duten elkarteekin bilera egingo dute gaur, 19:00etan, Urretxuko kultur etxean. Bileran webgunean albisteak eta oharrak nola sartu ikasteko WordPress programaren inguruko ezagutza ikastaro bat egingo
The post Otamotz atariaren inguruko bilera dago gaur appeared first on Otamotz.