Albisteak

Erresidentzietako langileek greban jarraitzen dute

Ordiziako azokan, informazioa banatu dute langileek herritarren artean.

ELAk, Steilasek, CCOOk eta EHIGEk fiskaltzara eraman dute Ordiziako matrikulazioen kasua

Sindikatuen arabera, "irregulartasun larriak" jasotzen dituen txostena aurkeztu dute. Eusko Jaurlaritzari, gizarteko aniztasuna "modu desorekatuan banatzea posible egiten duten politikak" aurrera eramatea egotzi diote.

Aittu Euskara Elkarteak aurkezpen festa egingo du ostiralean Beasaingo plaza azpian

‘Aittu gurekin’ bazkide kanpaina jarriko dute abian. Musikak eta antzerkiak osatuko dute aurkezpena. Gaztaina erreak jan eta sagardoa txotxetik edateko aukera izango da, dohainik.

Ingudeak goierritar guztiei zabaldu die Euskararen Eguneko lehiaketa

Goierriko lantegien euskara batzordeak lehiaketa berri bat antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunari begira. Aurten, taldeko enpresetako langileek ez ezik, goierritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Hondakinak murrizteko ahalegina Ordizian

Ordiziako Udalak bat egin du Europa mailan egingo den hondakinak murrizteko astearekin. Hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta gaikako bilketan sakontzea dira helburu nagusiak.

Zerainen kulturaz blai

Zerainlabek antolatuta, larunbatean Chillida Leku bisitatzera joateko aukera izango da. Asteartean liburu aurkezpena dago. Azaroaren 30ean urteko batzarra eta kantu bazkaria izango dira

Enirio-Aralarren egoera «larria» dela salatu du lehendakariak

Estatutuek jasota duten organoetako bat eratu gabe aritu da Mankomunitatea azken legealdian. Ordaindu gabeko fakturei aurre egiteko ekarpenak egin beharko dituzte udalek. Egin beharreko inbertsioak onartu dituzte.

ariane vierbücher

Drindots musika taldeak plazak utziko ditu

Lazkaoko taldea bukatzera doa. Ia 40 urteko ibili luze eta oparotik erretiratuko da, duela ordubete Facebooken iragarri duenez. "Ikaragarria izan da! Pena bakarra dugu: Ebamirentxu aurkitu gabe joan behar izana!" esan dute, pena eta umorea nahasian.

Martxoko feria berezia egingo dute asteartean

Urretxun martxoan eta abenduan egiten diren feria bereziek martxari ekingo diete berriz iazko etenaldiaren ostean. Iaz ez zen ez Martxoko ez Abenduko feria berezirik egin, baina udaletik jakinarazi zuten, ez zela behin betiko erabakia izan, momentukoa baino.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

410.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die CAFek amiantoak hildako langile baten senideei

Berria.info- 50 urte egin zituen langileak enpresan lanean, eta 2012an hil zen, jubilatu eta gutxira. CAF egin du heriotzaren erantzule Donostiako auzitegi batek, segurtasun neurriei buruzko legedia ez zuela-eta bete. Senideei 410.000 euro ordaindu beharko dizkio Beasaingo enpresak langilearen familiari, kalte ordain-moduan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa