Albisteak

Zegama-Aizkorri

Hemezortzi urte beteta dator

Bihar hasiko da mendiaren eta korrikalarien festa Zegaman, Kilometro Bertikalarekin. Igandean jokatuko dira Zegama-Aizkorri XVIII. mendi maratoia eta junior traila

Festak

Murumendiko umeek eta Ane Etxezarretak irakurriko dute pregoia

Festen hasierako pregoia Murumendi ikastetxeko haurrek irakurriko dute, Ane Etxezarreta Realeko jokalaria lagun dutela. Haurren soka dantzan 20 neskak eta 20 mutilek hartuko dute parte.

Bi enpresaren elkarteak eraikiko du Zaldibiako udaletxe berria

Udalbatzak bi eskaintzaren artean «txosten tekniko onena» aurkeztu duena aukeratu du. Uztailean hasteko baldintza du, eta 14 hilabetean bukatzea eskaini du

Festak

Orain arteko pregoilari gazteenek eman diete hasiera Legorretako jaiei

Ugaro nesken saskibaloi taldeak eman die hasiera Azintzio jaiei. Igandera arte egitarau oparoa izango dute. Larunbatean, Ze Esatek, Anita Parker eta Esne Beltza taldeek joko dute

AZKEN ORDUKOA

Hilda aurkitu dute Arriarango urtegian bila zebiltzan gizona

Eguerdiko 13:30ean aurkitu dute 70 urteko olaberritarraren gorpua. Herenegun eguerditik ari ziren haren bila, Arriarango urtegian.

Festak

Nesken eskutik hasiko da festa

Gaur arratsaldean hasiko dira Legorretako Azintzio festak eta igandera arte luzatuko dira. Ugaro nesken saskibaloi taldeak botako du suziria eta esango du pregoia

Loinatz jaietan ere euskaraz aritu eta gozatzeko deia egin du Aittu euskara taldeak

Beasaingo jaietarako 'Nekin Aittu euskeraz' leloarekin pegatinak atera dituzte. Hainbat herritar eta festetako protagonista elkartu ditu Beasaingo Aittu euskara taldeak eta guztiek batera euskararen erabilera indartzeko gonbidea luzatu diete beasaindarrei.

Eman dute lehen pausoa

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean parte hartu duten hamalau bertsolari goierritarretatik bederatzi sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa